Hilma af Klint
2024.10.18 - 2025.02.02
Hilma af Klint (Stockholm, 1862–1944) margolariak bere proiekturik garrantzitsu eta berritzaileenenari ekin zion 1906an: Tenplurako pinturak. Ia hamarkada batean zehar, 193 margolan eta marrazki egin zituen, ordura arteko irudikapen-moldeetatik nabarmen aldentzen zirenak. Kolorez beteriko pieza ausartak ziren guztiak ere, ageriko errealitateari erreferentzia egin beharrak dakartzan loturetatik askeak sarritan, Af Klinten arabera bistatik ezkutuan ziren indar eta egiturak esploratzen zituztenak. Lan horiek egiterakoan artistak Suediako tradizio akademikoaren konbentzioak alde batera utzi zituen eta bere garaiko korronte zientifiko-espiritualetan jarri zuen arreta. Bere obran eremu horietako ideiak eta ikonografia txertatu zituen, eta, aldi berean, hiztegi artistiko pertsonal eta bakarra sortu zuen. Ikusezina irudikatzeko eta ikusgai egiteko zeregin horretan aitzindari izan zen Af Klint.
Artista gisa bere bidea egin bitartean, Af Klintek bertatik bertara bizi izan zituen bere garaiko aldaketa sozial sakonak, emakumeen eskubideen aldeko mugimenduak barne. XX. mendearen bueltan emakumeek debekuak eta eragozpenak pairatuagatik, Af Klintek Suediako Arte Ederren Errege Akademian ikasteko eta bere lan figuratibo tradizionalenak erakusteko modua izan zuen. Hori bai, gogor borrokatu behar izan zuen bere artea askatasun osoz garatu ahal izateko. Emakume artistak kopiatzeko bai baina berritzeko gai ez zirela uste zen testuinguru batean, Af Klintek oso gutxitan jarri zuen ikusgai bere arterik abstraktu eta erradikalena; asko kostatu zitzaion, gainera, arte hori aintzat hartzeko gai zen publiko bat aurkitzea. Langile saiatua eta nekaezina izaki, Af Klintek xehetasunez antolatu, kontserbatu eta katalogatu zuen bere obra, betiere etorkizuneko ikusleengan jarrita gogoa. Are gehiago, bere margolanak bera hil eta hogei urte igaro arte ez erakusteko agindu zuen, pentsatzen baitzuen mundua prestatuago egongo zela orduan bere obra ulertzeko. Azkenik, 1986an antolatu zuten haren obraren lehen erakusketa, hura hil eta berrogeita bi urtera. Dena dela, beste zenbait hamarkada igaro behar izan dira Hilma af Klintek utzitako ondare bikainak merezitako lekua har dezan.
Erakusketa honetan, artista suediarraren ibilbidearen panoramika zabal bat aurkezten da: funtsezko obra duen Tenplurako pinturak saileko 110 margolan, lehenagoko lan konbentzionalago batzuk, Bostak talde espiritistarekin egindako marrazki automatikoak, Tenplurako pinturak sailaren ondorengo margolan geometrikoak, eta azken aldiko akuarelak eta ohar-koadernoak.
Aretoak: bigarren solairua
Komisarioak: Tracey R. Bashkoff, Bildumen zuzendari seniorra eta arte-arduradun seniorra, Solomon R. Guggenheim Museum, eta Lucía Agirre, arte-arduraduna, Guggenheim Bilbao Museoa
Hilma af Klint
VI taldea, Eboluzioa, 16. zk., WUS/zazpi puntako izarra saila (Grupp VI,
Evolutionen, nr 16, Serie WUS/Sjustjärnan), 1908
Olio-pintura mihise gainean
102 x 133 cm
The Hilma af Klint Foundation, Stockholm HaK 84
Erakusketa
Hastapenak
205 aretoaJatorrizko kaosa (1906–07)
205 aretoaEros (1907)
205 aretoaFigura-Pintura Handiak (1907)
206 aretoaZazpi puntako izarra (1908)
207 aretoaHilma af Klint
Zazpi puntako izarra, WUS/Zazpi puntako izarra saila, V multzoa (Sjustjärnan, Serie WUS/Sjustjärnan, Grupp V), 2 zk., 1908
Tenpera, gouachea eta grafitoa paper gainean, mihise gainean mutatua
75,5 x 62 cm
Eskaintza: The Hilma af Klint Foundation, Stockholm, HaK 49
©The Hilma af Klint Foundation, Bilbao 2024
Eboluzioa (1908)
207 aretoaHamar nagusiak (1907)
209 aretoaHilma af Klint
Hamar nagusiak, Haurtzaroa, Titulurik gabea saila, IV multzoa (De tio största, Barnaåldern, Saknar seriebeteckning, Grupp IV), 1 zk., 1907
Tenpera paper gainean, mihise gainean mutatua
322 x 239 cm
Eskaintza: The Hilma af Klint Foundation, Stockholm, HaK 102
©The Hilma af Klint Foundation, Bilbao 2024