Museoari buruz

Ongi etorri Guggenheim Bilbao Museoaren webgune korporatibora. Honetan erakundearen inguruko informazio guztia dago. Hedabide berrien alde argi egin duenez, Museoak erabaki du webgune honetan argitaratzea ekimenen filosofiari, helburu estrategikoei eta gizarte-ekintzei dagokien guztia.

edificio-museo

Guggenheim Bilbao Museoaren sorrera Euskal Administrazioen eta Solomon R. Guggenheim Foundation-en arteko ezohiko lankidetzaren emaitza izan zen. Egun, 1997ko urrian inauguratu zenetik hogei urte baino gehiago igaro direla, Museoa errealitate bat da, artearen eta kulturaren alorretan egin ziren aurreikuspen handinahienak ere gainditu dituena; horrez gain, denbora tarte horretan, nabarmen lagundu du Bilbo hiriko eta horren ingurune hurbileko hirigintza, ekonomia eta gizartea eraldatzen.

edificio-exterior

Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren gobernu-organo gorenak Patronatua eta Batzorde Betearazlea dira. Bestalde, eguneroko jarduna kudeatzeko, Guggenheim Bilbao Museoan hainbat arlo daude.

plan estrategico

COVID-19ak ekarritako pandemiak mundu osoan ondorio latzak eragin dituen momentu honetan, Guggenheim Bilbao Museoak 2021–2023 eperako Plan Estrategikoa taxutu du, koherentziaz jokatu nahi baitu kulturaren eta artearen esparruan lidergoa duen erakundea eta lurraldeko ekonomiaren sustatzailea den heinean, eta arte moderno eta garaikidea zein haren balioak herritarren esku jarriz giza-espiritua goratzeko ahalmena duen aldetik.

Código etico

Gizartea zerbitzu eta funts publikoen funtzionamendu eta erabilera egokiaz gero eta gehiago kezkatzen den testuinguru honetan, espero da interes orokorraren zerbitzu-gogoa duten erakundeek, adibidez, museoek, gardentasun boluntarioaren aldeko ahaleginak egitea.

Sostenibilidad y Responsabilidad Social

Guggenheim Bilbao Museoaren jardunaknahi orokor bat bete nahi du: kulturagizarteari hurbildu, gizarteari tolerantziaeta errespetu balioak aditzera eman, etapublikoa artean hezten lagundu.

edificio-exterior

Atal honetan, kontratazio-prozedura publikoak iragartzen dira, publikotasun-, lehia-, gardentasun-, konfidentzialtasun- eta berdintasun-printzipioak, funtsen erabilera eraginkorreko printzipioak eta diskriminaziorik ezeko printzipioak bermatzeko.

Transparencia

Guggenheim Bilbao Museoaren jarduerak helburu hauek ditu: interes orokorrari erantzutea, kultura gizarteari hurbiltzea, komunitatean tolerantzia- eta errespetu-balioak zabaltzea, eta publikoa hezten laguntzea. Jarduera hori ikuspegi etiko zorrotzari jarraikiz gauzatzen da; gardentasunez jokatzen du, eta, erakunde arduratsua den heinean, bere errendimenduaren berri ematen die Museoaren interes-taldeei.

Carta de servicios

Guggenheim Bilbao Museoak UNE 93200 Arauaren araberako Zerbitzu-gutuna osatu du. Bertan, erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuen nahiz zerbitzu horien aurrean hartzen dituen konpromisoen berri ematen zaie bisitariei eta publikoari oro har; eta zerbitzu horiek erabiltzen dituztenek dauzkaten eskubide eta betebeharrak ere zehazten dira.