Eboluzioa (1908)
207 aretoa
Garai hartan, Hilma af Klintek ez zuen bere lana bere lagunartetik kanpo erakusten, baina egun batean Rudolf Steiner gonbidatu zuen Stockholmeko bere estudiora; Alemaniako Elkarte Teosofikoaren burua eta Hilma af Klintek gehien errespetatzen eta miresten zuen pertsonetako bat zen orduan Steiner.
Eboluzioa sailak kristau ikonografiatik eta teosofiatik hartutako irudi sinbolikoak eta figuratiboak biltzen ditu. Alderdi formalari erreparatuz gero, obra hauek ere mugimendu askeko lerroak dituzte, baina aurrekoek baino askoz gutxiago. Af Klintek elkarren segidan margotu zituen koadro hauek, bakoitza hiru egunetan. Eboluzioaren gaia aztertzeko orduan, ez zen darwinismoan inspiratu; Af Klinten ikuspegia gertuago zegoen Steinerren ideietatik eta beste planteamendu teosofiko batzuetatik. Horien arabera, eboluzioa prozesu espiritual bat da, arimak garatzeko eta jainkozkora hurbiltzeko balio duena.