Museoaren Didaktikak hezkuntza-guneak eta eduki digitalak eskaintzen ditu erakusketen osagarri, publikoari ikusgai dauden artelanak hobeto ulertzen laguntzeko tresnak eta baliabideak eskaintzeko xedez.
Hilma af Klint artistari (1862–1944) eskainitako Didaktikak XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako gizartean gertatutako aldaketa ugari eta esanguratsuak nabarmentzen ditu: emakumeen eskubideen aldeko mugimenduak, aurrerapen teknologikoak edo espiritismoaren eta teosofiaren sorrera. Horrez gain, suediar artistaren obran figurazioa eta abstrakzioa nola uztartzen diren aztertzen du Didaktikak.
Azkenik, Hilma af Klinten ibilbidearen kronologia laburra.