Museoari buruz
image

2030ean NEUTRALTASUN KLIMATIKOA

Guggenheim Bilbao Museoak hogei urte baino gehiago daramatza ingurumen-arloko erantzukizunaren abangoardian: 2004an, ingurumen-kudeaketaren ISO 14001 ziurtagiria eskuratu zuen, eta, geroztik, iraunkortasunak leku garrantzitsua betetzen du erakundearen Plan Estrategikoan; 2021ean, berriz, Ingurumen Iraunkortasunerako Esparru Estrategikoa definitu zuen, Nazio Batuen 2030 Agendako Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat eginik, eta, horri esker, 2022an, Iraunkortasun Ekintzen Lehen Plana garatu ahal izan zuen.

Ingurumen Jasangarritasunerako Esparru Estrategikoa

image

Iraunkortasuna Museoaren jardueraren zeharkako ardatza izango da 2023an; hori dela-eta, erakundeak asmo handiko Iraunkortasun Ekintzen Plan bat prestatu du. Planak sail guztiei eragiten die, hasi energia eraginkortasunarekin, erakusketen kudeaketarekin eta bai programa publikoen bai hezkuntza-jardueren antolakuntzarekin lotura zuzena dutenetatik, eta bisitariekin, Dendarekin edo Jatetxearekin zerikusia dutenekin buka. Planak, energia-eraginkortasuna hobetzeko ekintzak sustatzeaz gain, ingurumen-inpaktua minimizatzen duten ekimenak planteatzen ditu, eta 2030an neutraltasun klimatikoa lortzea du azken konpromisoa.

Aldaketa horien guztien motorra Gu-Zero taldea da. Taldea 2021ean sortu zen, erakundeko arlo ezberdinetako kideek osatzen dute, eta bere xedea langileak, hornitzaileak eta eragile sozialak informatzea, sentsibilizatzea eta inplikaraztea da, baita Iraunkortasun Ekintzen Planean jasotako ekimenak bultzatzea ere.

Museo jasangarria albistegai

  • Guggenheim Bilbao Museoak, eraikineko teilatu lauetan, arkitekturan ezin hobeto integratuta, 300 eguzki panelak instalatu ditu. Europako nextgenerationEU funtsek finantzatutako proiektua. Horretaz gain, Museoak 2024-2025 aldirako ingurumen-jasangarritasuneko plana aurkeztu du, zeinak 2030ean karbono-neutraltasuna lortzeko bidean aurrera egiteko konpromisoa jasotzen baitu.
  • Gallery Climate Coalition-en (GCC) Active Membership bezala berritzea. Guggenheim Bilbao Museoak Gallery Climate Coalition-GCCko Kide Aktibo izaten jarraituko du. Komunitateak, gainera, azken urtean Museoak bere ingurumen-inpaktua murrizteko egin duen lana aitortu du. 2023an, MOMA eta TATE bezalako nazioarteko museoek parte hartzen duten komunitate bateko kide den Espainiako lehen museoa izan zen.
  • Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea. Azaroaren 18tik 26ra, Guggenheim Bilbao Museoak Hondakinak Prebenitzeko Europako Astean (EWWR) parte hartuko du, eta bi ekintza berritzaile garatuko ditu, murrizketan, berrerabilpenean eta birziklatzean oinarrituta.
    Altzari museografikoa murrizteko eta berrerabiltzeko ekintza. Birziklatzeko ohitura handirik ez duen ingurune batean, hondakinak murrizteko eta materialak berrerabiltzeko jarduera ezartzeko helburuarekin, Guggenheim Bilbao Museoak erabaki zuen Malagako Piccasso Museoari eskatzea Picasso Eskultore. Materia eta gorputza erakusketarako behar izan diren 29 beira-arasa klimatizatuak. Beira-arasen diseinuaz eta fabrikazioaz erakusketaren lehen egoitza arduratu zen; hots, Malagako Picasso Museoa, eta, altzari horiek eraikitzeko konplexutasuna eta horren kostu altua kontuan hartuta, berrerabiltzea erabaki zen. Lortutako akordioaren barnean eta, erakusketa Guggenheim Bilbao Museoan amaitu ondoren, beira-arasak Malagara itzuliko dira, behar diren beste erakusketa batzuetan berriz erabiltzeko.
    Street Marketing ekintza, Iberdrolak babestua. Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino erakusketan zehar Museoko urmaelak estali zituzten eta artistaren lana identifikatzen zuten tanto ikonikoak material jasangarriarekin egin ziren, eta birziklatu egin dira etxetresna elektrikoen atzealdeak egiteko; era horretan, ekonomia zirkularra bultzatu da.
  • WAF International Symposium. Urriaren 3an, Olafur Eliassonek eman zion buru WAF Symposium ekimenari, hau da, ingurumenaren jasangarritasunerako nazioartean diren estrategiarik berritzaileenei eskainitako jardunaldi emankorrari. Sinposioa World Art Foundations-ek (WAF) antolatu zuen Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan, eta, bertan, museoetako eta arte-fundazioetako liderrak bildu ziren, ingurumen-jasangarritasunerako dituzten estrategiak aurkezteko, jardunbide egokiak partekatzeko eta parte-hartzaileei jasangarritasunerako bidea egiten hasteko erantzunak eta irtenbideak emateko helburuarekin.
  • Ibilgailu elektrikoak kargatzeko zutoinak. Ekainaren 5etik aurrera Guggenheim Bilbao Museoak Iberdrolak hornitutako lau zutoin bikoitz ditu inguruan ibilgailu elektrikoak kargatzeko. Horrela, garraio mota horren erabilera erraztuko da, eta kutsatzaileak eta berotegi-efektuko gasak isurtzea saihestuko da.
  • Guggenheim Bilbao Museoa Gallery Climate Coalition – GCC erakundeko kide.Museoen sektorean ingurumen-inpaktua murrizteko lanean diharduten artearen arloko erakundeen nazioarteko komunitate horretako Kide Aktibo bihurtu den lehen museoa da espainiar estatuan.
  • Uniforme berrien aurkezpena. Martxoaren 22an Museoaren uniforme berriak aurkeztu genituen. Ecoalf etxeak birziklatutako materialez egindako uniformeok jantziko dituzte aurrerantzean txarteldegian, informazio-mahaietan eta Denda-Liburudendan bisitariak artatzen dituzten langileek, baita segurtasun-langileek ere. Uniforme berria hautatzerakoan, jantzien diseinuaren kalitatea, erosotasuna eta moldakortasuna ez ezik, jasangarritasuna ere oso kontuan hartu zuen Museoak, bere jardunaren ingurumen-inpaktua maila guztietan minimizatzeko erabakiarekin aurrera jarraitzeko. Ildo horretan, Ecoalf marka hautatu da etxe horrek zirkularitatearen alde egiten duelako materialen berrikuntzaren bitartez.
  • Museum Next. 2022ko abuztuan, Daniel Vegak, Museoko Erakusketa eta Kontserbazioko Zuzendari Teknikoak, Green Museum Summit jardunaldian parte hartu zuen, eta Museoak aldi baterako erakusketak garatzerakoan lantzen dituen estrategien eta ekimenen berri eman zuen bertan.
  • International Climate Control Conference. En diciembre de 2022, la organización presentó en este foro internacional a la comunidad de museos sus nuevos estándares más flexibles de control climático de las obras de arte.
  • LED teknologia Museoaren argiztapenean. 2015 eta 2021 artean, Museoak goitik behera aldatu zuen argiteria eta LED teknologiadun argia jarri zuen; aldaketa horri esker, erakundearen karbono-aztarna nabarmen murriztu da, atmosferara urtean 350 tona CO2 inguru isurtzea saihesten baita.
  • Jeff Koons artistaren Puppy zaharberritzea. 2021eko azaroan, Jeff Koons artista estatubatuarraren Puppy lore-eskultura zaharberritzeko lanak amaitu ziren. Egindako lanen artean, ureztatze-sistema automatizatu zen eta plubiometro digital bat instalatu, artelanak behar duen ur-kontsumoa optimizatze aldera. Modu horretan, baliabide naturala arduraz erabiltzeaz gain, aurreztu egiten da piezaren mantentze-lanetan.
image

KARBONO-AZTARNAREN NEURKETA

Guggenheim Bilbao Museoa nazioartean lehen museoa da bere karbono-aztarna neurtzen, zeharkako emisioak barne. 2019az geroztik, artelanen garraiotik eta langileen joan-etorrietatik eratorritako CO2 isuriak kalkulatu ditu, eta, 2021etik hona, gainera, funts artistikoentzako bilgarrien fabrikazioak eta erakusketen ekoizpenak sortzen dituenak ere neurtzen ditu. Zenbaketa horri esker, ingurumenean zer-nolako inpaktua duen jakin ahal izan du, Iraunkortasun Ekintzen Planeko helburuak ezarri ahal izatearekin batera.

Guggenheim Bilbao Museoko Berotegi Efektuko Gasen (BEG) 2022ko Inbentarioaren Txostena

Guggenheim Bilbao Museoko Berotegi Efektuko Gasen (BEG) 2021ko Inbentarioaren Txostena

 

ENERGIA-ERAGINKORTASUNA ETA INGURUMEN-ARLOKO POLITIKAK

El arte de este S 1

Iraunkortasun Ekintzen 2023ko Planak energia-eraginkortasunaren inguruko hainbat neurri jasotzen ditu, instalazioak optimizatuaz eta teknologia eguneratuaz aurrera eramatekoak. Era berean, erakundeak aktiboki egiten du lan kontsumoak murrizteko, materialak birziklatzeko eta ekonomia zirkularreko proiektuak lantzeko:

  • Tenperatura eta hezetasuna kontrolatzeko parametroak malgutzea. Museoa nazioartean buru da artelanen kontserbazioari dagokion funtsezko aldaketa horretan. Hala, 2022ko urriaz geroztik eta ICOM, IIC eta Bizot Group-en gomendioak jarraituz, kanpoko baldintzetara hobeto egokitzen diren kontrol-parametroak aplikatzen dira, eta, horri esker, eraikina klimatizatzeko behar den energiaren kontsumoa murriztu ahal izan da. Egungo parametroak hauek dira: 20o C ± 3o eta % 40–% 60 arteko hezetasun erlatiboa, gehienez % 5eko aldakuntzarekin 24 ordutan.
image
  • Panel fotovoltaikoak instalatzea
  • Argiztapen dinamikoa. Proiektua 2022an jarri zen abian; eraikinaren sabai-leihoak berriro irekitzea eta erakusketa-aretoen jatorrizko konfigurazioa berreskuratzea ekarriko du, eguzki-argia eta LED argi berriak modu automatizatuan konbinatuz.
  • Ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak instalatzea Museoaren inguruan
  • Artelanak garraiatzeko fabrikatutako bilgarri berrien bolumena murriztea, alokairu-formulak aplikatuta. .
  • Erakunde batetik bestera doazen obrak birtualki kontrolatzea. Zeregin horietan teknologia aplikatuz gero, langileen joan-etorriak murriztu daitezke.
  • Aldi baterako hormak berrerabiltzea areto berean egiten diren erakusketen artean.
  • Elementu museografikoak partekatzea bertoko beste museo eta erakunde batzuekin.
  • Museoko Dendan salgai dauden artikulu jasangarrien kopurua areagotzea.
  • Kanpoko kanpaina grafikoetan airea garbitzeko tratamendua aplikatzea. 2021az geroztik, Museoak tratamendu berezi bat aplikatzen dio hirian jartzen duen publizitateari, eta dagoeneko kanpoaldeko euskarri grafiko guztietan erabiltzen du: banderolak, olanak eta kartelak.
  • Hurbileko eta sasoiko produktuak erabiltzea gune gastronomikoetan.

ERAKUSKETAK ETA HEZKUNTZA

Guggenheim Bilbao Museoaren urteko programazio artistikoak aukera berezia eskaintzen du ingurumenaren eta sentsibilizazio ekologikoaren inguruan hausnartzeko. Ildo horretan, 2023an aurkezten diren erakusketetako bik ingurumen-iraunkortasunarekiko begirada argia dute.

Frame 912 e1685443341344

Ingurumenaren zaintza inspirazio izan dute aurten 25 urte betetzen dituen Artea ikasbide programan parte hartu duten ikasleetako askok ekimenaren urteroko erakusketarako landutako proposamen artistikoak egiterakoan.

Frame 987 e1685443367220

Erakusketa horretan, artista frantsesak naturaren manipulazioa eta teknologiarekiko dugun mendekotasuna lantzen ditu paisaiaren erregistro kontenplatibo eta isilaren bidez.

Hezkuntzari dagokionean, tailerrak, bisitaldiak eta jarduerak funtsezkoak dira garapen jasangarriari laguntzeko eta pertsonen bizitza hobetzeko. Modu horretan, aurtengo urterako antolatutako proposamenen artean honako hauek daude: gidaridun ibilaldi biomimetikoak Museoaren inguruan; Lurraren koloreei buruzko sormen-saioak; Jeff Koons-en Puppy eskulturaren eta Yoko Onoren Bilborako nahien zuhaitza obraren inguruko tailerrak; bai eta hainbat hitzaldi eta mintegi. Horrez gain, Bildumako lan batzuk modu autonomoan ezagutzeko eta, aldi berean, ingurumenaren iraunkortasunari buruz hausnartzeko ibilbide berdeak daude.

waf

Urriaren 3an, Olafur Eliassonek eman zion buru WAF Symposium ekimenari, hau da, ingurumenaren jasangarritasunerako nazioartean diren estrategiarik berritzaileenei eskainitako jardunaldi emankorrari. Sinposioa World Art Foundations-ek (WAF) antolatu zuen Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan, eta, bertan, museoetako eta arte-fundazioetako liderrak bildu ziren, ingurumen-jasangarritasunerako dituzten estrategiak aurkezteko, jardunbide egokiak partekatzeko eta parte-hartzaileei jasangarritasunerako bidea egiten hasteko erantzunak eta irtenbideak emateko helburuarekin.

Ekainaren 14an eta 15ean, EHU/UPVko Udako Ikastaroen esparruan, Guggenheim Bilbao Museoak ingurumen-iraunkortasunari buruzko nazioarteko sinposioa antolatu zuen.

API1 High scaled

Foroan, sortzaileak ez ezik, Lur-sistemarekin loturiko arloetako ikertzaile nabarmenak bildu ziren, haien egungo lana aurkeztu eta gure planetan eragin positiboa izan dezaketen lankidetza-moduei buruzko ideiak emateko.

2022an Museoak hiru erakusketa eta bi programa publico programatu zituen klima-aldaketa eta ingurumen-iraunkortasuna kontuan hartzen zituzten osagairekin.

image 357 2

Erakusketaren bukaerako atalean, “Etorkizuna” izenekoan, etorkizuneko mugikortasunaren erronkak jorratu zituzten nazioartean sona handia duten hamabost diseinu-eskolak, berrikuntza iraunkorrari eta trantsizio energetikoari erreparatuz jorratu ere. “Etorkizuneko areto” berritzaile hura, une honetan, Autostadt-en dago ikusgai, Alemaniako Wolfsburg hirian.

image 357 3

Bideo- eta eskultura-instalazio horren bitartez, Al Qadiri sortzaileak historia kolonialari, petrolioaren kulturei eta Ekialde Hurbileko testuinguruan identitateak eratzeari buruzko hausnarketa egiten du.

Frame 990 e1685443483707

Kasu honetan, Indiako Santiniketan herriko Visva Bharati eskola eta hango irakaspenik sakonenak —tartean, naturaren zaintza— izan zituen oinarri ikus-entzunezko instalazioak. Eskola 1919an sortu zuen Rabindranath Tagore Literaturako Nobel saridunak.

Frame 991 e1685443530332

Munduko diseinu-eskola ospetsuenetako batzuetatik etorritako hainbat hizlari ekonomia globalaz eta giza gizarteen etorkizunaz aritu ziren irailean.

Frame 992 e1685443575321

Urrian egindako ekitaldi horretan, klima-aldaketaren eta horrekin loturiko erronken testuinguru globalean garrantzitsuenak diren zenbait artista, zientifiko eta teknologo bildu ziren.