Cookien politika

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun.

Guggenheim Bilbao Museoa Fundazioak (“FMGB”) cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu Erabiltzailearen saioa eta hobespenak gordetzeko, nabigazioa pertsonalizatzeko eta webgunearen erabileraren estatistikak eskuratzeko. Politika hori eguneratu daiteke, eta, horrenbestez, maiztasunez kontsultatzea gomendatzen dizugu.

Zer dira cookieak?

Cookieak webguneek gordetzen dituzten artxiboak dira; artxibo horiek webgune horiek ikusten dituen Erabiltzailearen nabigatzailean gordetzen dira, eta beharrezkoak dira webgunean barrenako nabigazioan zerbitzu interaktiboak eskaintzeko.

Cookie motak:

Jatorriaren arabera:

Propioak: bisitatzen den webguneak berak sortutako cookieak dira.

Hirugarrenen cookieak: webgunean nabigatzean jasotzen diren cookieak dira, baina kasu honetan, gune horretan ostatua duen hirugarren zerbitzuak sortutakoak dira.

Iraupenaren arabera:

Saioko cookieak: cookie mota hau Erabiltzaileak webgune batean nabigatzen duen bitartean datuak bildu eta gordetzeko diseinatu da, eta datu horiek ez dira Erabiltzearen diskoan erregistratzen.

Cookie iraunkorrak: cookie mota honetan, datuak terminalean gordetzen dira eta cookiearen arduradunak horiek eskuratu eta tratatzeko aukera izango du zehaztutako denbora-tartean.

Helburuaren arabera:

Helburu teknikoak: webguneak funtzionatu dezan ezinbestekoak dira, eta, horregatik, “erabat beharrezkoak” ere esaten zaie. Datuen trafikoa kontrolatzeko aukera ematen dute zerbitzaritik hasi eta erabiltzaile ugarirenganaino aldi berean, eta sistemaren erabiltzaile gisa identifikatzeko eta sartzeko aukera ematen dute.

Pertsonalizazioa: Erabiltzaile bakoitzak zenbait alderdi konfiguratzeko aukera ematen du, hala nola, webgunea zein hizkuntzatan ikusi nahi duen edo zerbitzuan sartzeko eskualdearen konfigurazioa.

Analisia edo errendimendua: webgunearen arlo desberdinen bisita kopurua eta nabigazio irizpideak anonimotasunez neurtzeko aukera ematen dute.

Publizitatea: webguneek eskainitako publizitateari dagokionez, eraginkortasun parametroak ezartzeko aukera ematen dute.

Portaera-publizitatea:  webguneek eskainitako publizitateari dagokionez, eraginkortasun parametroak ezartzeko aukera ematen dute, Erabiltzaileen portaeraren informazioan oinarrituta.

Zein cookie mota erabiltzen ditu FMGB webguneak?

Nola kudea daitezke cookieak?

Nola administratu cookieak nabigatzailean

Batzuek nahiago izaten dute cookieak ez gaitu. Arrazoi horregatik ematen dute nabigatzaile gehienek aukera zuretzat egokiak diren cookieak administratzeko.

Nabigatzaile batzuek mugatu edo ezabatu egiten dituzte cookieak; beraz, agian, berrikusi nahiko dituzu zure cookie-lehentasunak eta iragarki-lehentasunak. Nabigatzaile batzuetan, konfigura ditzakezu arauak cookieak webguneka administratzeko; hala, zehatzago kontrolatu dezakezu zure pribatutasuna. Horrek esan nahi du desgaitu ditzakezula webgune guztietako cookieak, konfiantza duzun webguneetakoak izan ezik.

Google Chrome nabigatzaileko “Tresnak” menuak nabigazio-datuak ezabatzeko aukera ematen du. Aukera hori erabil dezakezu beste webgune eta osagarri batzuetako cookieak eta datuak ezabatzeko, bai eta Adobe Flash Player erreproduzitzaileak zure gailuan biltegiratu dituen datuak ezabatzeko ere (“Flash cookie” gisa ere ezagutzen dira). Irakurri argibideak Chrome-n cookieak administratzeko.

Chrome-ren beste funtzioetako bat ezkutuko modua da. Ezkutuko moduan nabiga dezakezu ez baduzu nahi webguneetara egiten dituzun bisitak edo egiten dituzun deskargak nabigazio- eta deskarga-historietan erregistratzerik. Ezkutuko moduan sortutako cookieak ezabatu egiten dira ezkutuko leiho guztiak itxi ondoren.

Cachea eta cookieak ezabatzea

Chrome-n

  1. Ireki Chrome zure ordenagailuan.
  2. Goian eta eskuinaldean, sakatu hiru puntuak.
  3. Sakatu “Tresna gehiago”, eta, ondoren, “Ezabatu nabigazio-datuak”.
  4. Goian, hautatu denbora-tarte bat. Datu guztiak ezabatzeko, hautatu “Denboraldi guztiak”.
  5. Markatu “Cookieak eta webguneetako beste datu batzuk” eta “Cachean biltegiratutako fitxategiak eta irudiak”
  6. Sakatu “Ezabatu datuak”.
  7. Irakurri informazio gehiago, nola aldatzen diren cookieak konfiguratzeko beste aukera batzuk Chrome-n. Adibidez, ezaba ditzakezu webgune jakin baten cookieak.

Beste nabigatzaile batzuetan

Safari, Firefox edo beste edozein nabigatzaile erabiltzen baduzu, irakurri dagokion laguntza-orriko argibideak. Hona hemen nabigatzaile eta gailu nagusien estekak:

Gailu mugikorren kasuan, ohikoa da, halaber, nabigatzaileak aukera hauek edukitzea “Doikuntzak” atalean.

Zer gertatzen da informazio hori ezabatzean?

Cachea eta cookieak ezabatzean:

Webguneak konfiguratzeko aukera batzuk ezabatzen dira. Adibidez, saioa hasia bazenuen, berriro hasi beharko duzu.

Litekeena da webgune batzuk motelagoak iruditzea, eduki jakin batzuk, hala nola irudiak, berriro kargatu behar baitira.

Nola funtzionatzen dute cacheak eta cookieek?

Bisitatzen dituzun webguneek sortzen dituzten fitxategiak dira cookieak. Onlineko esperientzia hobetzen dute, nabigazio-datuak gordetzen baitituzte.

Cache-memoriak orrialdeetako zatiak gogoratzen ditu, hala nola irudiak, azkarrago ireki daitezen berriro bisitatzen dituzunean.