Ekitaldi korporatiboak
Guggenheim Bilbao Museoak Kide Korporatiboen Programan parte hartzen duten enpresei Museoko espazioak alokatzeko aukera ematen die, berauetan enpresa-ekitaldiak antolatzeko, euren langileei, bezeroei, akziodunei eta beste zenbait kolektiboei.
Salbuespen gisa, enpresak ez diren erakundeen eskaera bereziak ere aztertzen ditugu.
Zerbitzuak
Bisitaldi pribatuak
Museoko guneetan ekitaldiak antolatzen dituzten enpresek arte-aretoak irekitzeko eska dezakete, gonbidatuek Museoaren bilduma eta aldi baterako erakusketak ikusi ahal izateko.
Jaki eta edariak
IXO taldeak kudeatzen du Guggenheim Bilbao Museoko jatetxea, eta sukaldari burualdean Josean Alija da. Catering zerbitzua eskaintzen dute Atrioko afarietarako, Atondoko eta Atrioko kokteletarako, hamaiketakoetarako eta abarretarako.
Ohiko galderak
Bai. Kide Korporatiboek baino ezin dituzte Museoko espazioak alokatu.
Dena den, profesionalen elkargoen, mediku elkargoen eta irabazi asmorik gabeko erakunde eta elkarteen kasuetan Museoak eskaerak aztertu eta, onartzekotan, antolatzaileek ez dute zertan Kide Korporatiboen Programarekin bat egin , espazioen alokairuko tarifak onartzearekin nahikoa baita.
Museoko Entzungelak 300 pertsona hartzeko gaitasuna du eta ikus-entzunezko baliabide guztiekin hornituta dago. Batzarrak eta hitzaldiak egiteko espazio bikaina da. Erabilitako materialei esker atmosfera atsegina sortzen da, baita edukiera osoa bete ez den kasuetan ere. Batzar txikiagoak egin nahi badira, Museoko Hezkuntza Gela erabil daiteke. Dena den, gela honen eskuragarritasuna mugatuagoa da Museoko hainbat jarduera antolatzen baitira bertan.
Enpresa-bilerak, sustapenekoak, produktuen aurkezpenak, sariak banatzea, prentsaurrekoak, etab. Dena den, dirua biltzeko ekitaldiak, enkanteak edo sarrera bat ordaintzea eskatzen duten ekitaldiak ezin dira antolatu.
Ez, ekitaldi korporatiboak besterik ezin dira antolatu. Ezkontzak, graduazio-zeremoniak, urtebetetze-festak, urtemugetakoak, etab. moduko ekitaldi pribaturik ez da onartuko.
Entzungelako ekitaldiak eguneko edozein ordutan has daitezke. Atondokoak eta Atriokoak, berriz, 19:00etatik aurrera asteartetik igandera, edo astelehena bada edozein ordutan. Ordu horretan gidaridun bisitaldiak hasi daitezke, eta catering-aren antolaketa. Astearte eta igande bitartean koktelak eta afariak ezin dira 20:30 baino lehen hasi.
Catering zerbitzuaren kasuan bai: IXO taldeak da onartutako hornitzaile bakarra. Gidaridun bisitaldiak, segurtasuna eta arropazaindegi-zerbitzua Museoarenak dira, beraz, dagoeneko zehaztutako hornitzaile jakin batzuek eskaintzen dituzte.
Gainerako zerbitzuak (ikus-entzunezkoak, laguntzaileak eta abar) edozein enpresaren bidez egin daitezke.
Ekitaldi bateko gonbidatuentzat bisitaldi pribatuak antola daitezke, Museoa publikoarentzat itxita dagoen orduetan. Espaziorik alokatu gabe gidaridun bisitaldiak soilik egitea ezinezkoa da.
Bazkari eta afariak antola daitezke, baina ezin da jangela beste motatako ekitaldietarako egokitu: ez dago izateko mikrofonorik, pantailarik zein bestelako ikus-entzunezko tresnarik instalatu.