Ikasi
IKASI Guggenheim Bilbao Museoaren hezkuntza-proiektua da. Pertsona guztiei zuzenduta dago, eta haren edukiak xede diren taldeen eta haien behar eta interes espezifikoen arabera antolatuta daude. IKASI proiektuak Museoaren programazio artistikoa eta haren arkitektura, arte modernoa eta garaikidea eta, oro har, kultura hobeto ezagutzeko eta haietaz gozatzeko aukera erraztera bideratutako programa, jarduera eta baliabide sorta handia biltzen du.
PERTSONA GUZTIENTZAT
Irakasle gisa hezkuntza-eragile protagonista eta ezinbestekoa zaren aldetik, ZURETZAT eta
ZURE IKASLE TALDEARENTZAT diseinatutako hainbat jarduera eta programatan parte har dezakezu.
Tresnak, espazioak eta programa espezifikoak adin ezberdinetako haurrentzat (6 hilabetetik aurrera) eta haiekin batera doazen helduentzat. Museoko esperientzia atsegin eta aberasgarriaz gozatzeko modu ugari.
Hitzaldiak, dantza, soinu esku-hartzeak, perfomanceak, kontzertuak, zinema-emanaldiak, ikastaroak edo tailerrak, helduei zuzendutakoak, Museoko programazio artistikoko eta Bildumako obren erakusketen edukia ikertu eta zabaltzeko.
ONLINE IKASI Museoaren hezkuntza-programazioaren atal digitala da. Aurrez aurreko esperientzia pedagogikoa programa eta tresna digital jasangarri eta iraunkorrekin eta programazio berritzaile eta eskuragarri batekin indartzea du helburu.
Prozesu pedagogiko eraldatzaileen bitartez, Museoak begirada berezia eskaintzen die komunitate kalteberei eta komunitate horien balio eta premia sozialei. Era horretan, arte- eta hezkuntza-praktika funtsezko erreminta da KULTURA INKLUSIBOAREN eta INTEGRATZAILEAREN inguruko proiektuak indartu eta garatzeko.
Arteaz konplexurik gabe hitz egitea, artea esperimentatzea eta Museora egindako bisitaldian zehar modu erraz eta eskuragarrian aztertzea erraza da garatzen ditugun baliabide eta programei esker.
BALIOAK ETA KONTZEPTUAK
Artea eta artistak
Artearekiko eta artistekiko errespetua eta enpatia sustatzea.
Museoa, bertan ikusgai dagoen artea eta Museoak antolatutako hezkuntza-jarduerak ezagutza eraikitzeko eta sortzeko tresna baliagarri gisa ulertzea.
Ikasketa indibiduala eta kooperatiboa
Ikasketa partekatu eta kooperatiboaren alde egitea, baita norberaren espiritu kritikoa garatzearen alde ere.
Sormenak, irudimenak, emozioak eta gozamenak zeharkako ikasprozesuetako tresna gisa duten garrantziaz ohartaraztea.
Aniztasuna, inklusioa, irisgarritasuna
Prozesu pedagogiko eraldatzaile eta inklusiboak garatzea, ikusgai dauden artisten eta pertsona guztien gizarte- eta genero-aniztasunari erantzuteko.
Hezkuntza-programazioa Museoko bisitariei zein Museora iristeko zailtasunak dituztenei zuzentzea.
Hezkuntza-komunitateak eta balio sozialak
Dauden komunitateen aniztasuna ikusgai jartzea, eta Museoa topaleku eta ezagutza sortzeko gune gisa indartzea, baita ingurune hurbilenarekin elkarrizketa sortzeko eremu gisa ere, horrek sozialki anitzak diren testuinguruek elkar ulertzea ahalbidetzen baitu.
Jasangarritasuna eta ongizatea
Garapen jasangarria eta pertsonen bizitza hobetzea ardatz hartuta, Museo bisitatzeko esperientzia eta hezkuntza bultzatuko duten ekintzak sustatzea.
Inguruko kultura-erakundeekiko elkartrukea sustatzea eta jardueren programazio aberasgarria eta diziplina anitzekoa sortzea.
Lankidetza eta trukea
EAEko eragile eta erakunde kulturalekin trukea sustatzea, hainbat diziplinatako jarduerak biltzen dituen programazio bat sortzeko eta gure inguruan garatzen diren proposamen eta proiektuen aberastasuna eta ugaritasuna ezagutarazteko.
Hezkuntza-komunitatea
Ikasteko prozesu indibidualetan nahiz lankidetzan oinarritutakoetan irakasleek, Museoko hezitzaileek eta artistek betetzen duten zeregina bultzatzea.
Dauden askotariko komunitateei agerikotasuna ematea eta Museoak elkarrizketarako gune gisa betetzen duen zeregina indartzea.
Hezkuntza digitala
Hezkuntza-tresna eta hezkuntza-programa digital berritzaile eta iraunkorrak baliatzea ikasteko esperientzia motibagarriak, pertsonalizatuak eta eskuragarriak sortzeko.