Hezitzaileak
ARTEAREN, KULTURAREN ETA HEZKUNTZAREN INGURUKO KOMUNITATE HANDIA
Egizu bat Hezitzaileen Community-arekin! Guggenheim Bilbao Museoarekin konektatzeko eta gure hezkuntza-komunitatea handitzen laguntzeko bide berria duzu.
Irakasle eta hezitzaileen lana zeinen garrantzitsua eta konplexua den kontzientzia hartzen laguntzea da Museoaren helburu nagusietako bat.
Horretarako, Hezitzaileen Community-a sortu dugu. Onura esklusiboak izango dituzu bertan, eta komunitate dinamiko eta aktibo bat eraikitzen parte hartu ahal izango duzu.
Hezkuntzan eta irakaskuntzan diharduten guztiek. edozein hezkuntza- eta prestakuntza-mailatan ari direla ere.
Jarraitzailek dituzten abantailak jasotzeaz gain, bestelako hezkuntzaren arlora bideratutako onura esklusiboak ere izango dituzu.
Oso erraza da. Sartu zure datuak, eta, hortik aurrera, Hezitzaileen Community-aren abantailei buruzko jakinarazpenak jasotzen hasiko zara.
ONURAK
Jarduera esklusibo bereziak
Komunitate honetako kideek bakarrik hartu ahal izango dute parte jarduera hauetan:
Zuretzat:
– Doan sartzeko egunak
– Orientazio-saioak
– Artistek egindako online erakustaldiak
– Arte-mintegiak
Zure ikasleentzat:
– Ikastetxeentzako bisitaldiak
– Bisita birtualak
Online edukiak
Ezagutu erakusketak artista eta komisarioen eskutik: bideo esklusiboak eta entzuteko gidak izango dituzu eskuragarri.
Jarduerei buruzko informazioa eta lehentasunezko arreta
Jaso beste inork baino lehen Museoaren jarduerei eta erakusketei buruzko albisteak posta elektronikoan, eta hartu parte ekintza berezietan.
Lehentasunezko arreta:
- Arreta pertsonalizatua gure Community mahaian; Museoko sarrera erosi ahal izango duzu bertan.
- Beste jarduera batzuetarako sarrerak erreserbatzeko edo aurrez erosteko aukera