Museoa babestea
Guggenheim Bilbao Museoaren Kide Korporatiboen Programak ehun enpresa baino gehiagoren babesa jasotzen du iraunkorki. Ezaugarri, tamaina eta jarduera-eremu desberdinetako enpresek dute programa honetan parte hartzeko aukera. Museoa babesteak onura ugariak bezain erakargarriak dakartza berekin, komunikaziokoeta harreman publikoetako estrategietan sar daitezkeenak.
1997an zabaldu zenetik, Museoaren asmoa izan da nazioartean artearen erreferentzia izatea, baita Euskal Herriaren suspertze ekonomikoaren ikur ere. Eta helburu hori Museoaren Kide Korporatiboen laguntzari esker bete ahal izan da. Horrexegatik, publikoki eman nahi dizkiegu eskerrak enpresei, haiengandik etengabe jasotako babes handiagatik, eta baita beste enpresa batzuk animatu ere Guggenheim Bilbao Museoaren proiektuan partaide izatera.
JUAN IGNACIO VIDARTE
Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusia
Ohiko galderak
Zergatik babestu Museoa?
Museoa bazkide prestigiotsua delako zure erakundearen eginkizuna garatzeko, baita marketinaren, komunikazioaren eta kanpo-harremanen arloetan dituzun helburuak lortzeko ere. Guggenheim Bilbao Museoa eragin handiko proiektua da: lidergoaren eta suspertze ekonomiko eta artistikoaren sinonimoa. Pertsona-kopuru zabal eta anitza erakartzen du: urtean 1,2 milioi bisitari baino gehiago izaten ditu, 100.000 Lagun eta Jarraitzaile baino gehiago ditu, 110 enpresatik gora dira haren Kide Korporatiboak, eta presentzia handia du hedabideetan.
Zein dira Museoaren balioak?
Museoak bikaintasunarekiko konpromisoa du, eta kultura-erreferentzia da nazioartean. Gainera, arte garaikideak berezkoak dituen eta gizartea hobetzen laguntzen duten balioekin bat dator: berrikuntza, ezagutzaren sorrera, talentuaren garapena, integrazioa, gizarteratzea, ahalegina, talde-lana, etab
Elkarlan motak
Enpresak bi eratara aritu daitezke elkarlanean Museoarekin. Kide Korporatibo gisa partaidetza egonkorrean aritzea da bide nagusia; horrek onura asko dakarzkio Museoari ikusgaitasunari, kanpo-harremanei eta networkingari dagokienez. Era berean, modalitate honen bidez enpresek Museoaren berri ematen baitiete beren interes-taldeei: bezeroak, akziodunak, langileak, etab. Bigarren modaliteatea Museoaren erakusketa, jarduera edo zerbitzu jakin baten babesle gisa jardutea da.