Guggenheim Bilbao Museoa
Guggenheim Bilbao Museoa Frank Gehry arkitekto kanadiar-amerikarrak diseinatu zuen, eta XX. mendeko arkitektura abangoardistenaren erakusgarri bikaina da. 24.000 m2-ko azalera du, eta horietatik 9.000 erakusketak egiteko espazioak dira. Konfigurazio ausarta eta diseinu berritzailea dela eta, funtsezko obra bilakatu da arkitekturaren alorrean, eta atze oihal erakargarria da barruan erakusten den arterako.
Osorik hartuta, Gehryren diseinuak egitura eskultorikoa sortu du, oso ikusgarria, Bilboko hiri-bilbean eta bere ingurunean erabat integratutakoa.
Eraikinaren sekretuak
Ikusten ez dena
Erdiko Atrio honen inguruan antolatuta daude Museoko hiru solairuak; horiek, pasabide okerrek, titanio eta kristalezko igogailuek eta eskailera-dorreek uztartzen dituzte.