Jakintzaren zuhaitza (1913)

204 aretoa

1913 eta 1915 bitartean, Hilma af Klintek Jakintzaren zuhaitza margotu zuen (1927an lan horren kopia bat egin zuen eta Elkarte Antroposofikoari eman zion dohaintzan gero). Margolan-multzo honetan, artistak munduaren kreazioa du aztergai, bai Bibliako kontakizuna bai sinesmen teosofikoak oinarri hartuta, eta, aldi berean, horren guztiaren dimentsio mistikoa azpimarratuta. Konposizio hauetan, diagrama zientifikoen eta ilustrazio botanikoen zehaztasuna eta Art Nouveau mugimenduan inspiratutako elementu apaingarriak —arabeskoak eta naturako motiboak korapilatuta— konbinatu zituen elkarrekin.

Margolan hauetan, zuhaitz baten siluetak bi esfera zeharkatzen ditu: behekoak, geometrikoagoak, lurrekoa dena irudikatzen du, eta goikoak, organikoagoak, jainkozkoa dena. Kaliza —hainbat erlijio eta sinesmenetan, sinbolismoz jantzitako ontzi sakratua— tamaina, kolore eta posizio ezberdinetan aurkezten da hemen, aurkakoen arteko elkargune gisa energia irradiatzen duela.