Erabilerraztasuna
Interneteko erabilerraztasuna, nabigaziorako testuingurua edo minusbaliotasuna edonolakoa izanik ere edonork webgunea eta bertako edukiak eskuratzeko duten gaitasuna da.
Nabigaziorako testuinguruan sartzen ditugu gailuak, nabigatzaileak, Interneterako konexioaren abiadura, periferikoak, nabigatzailearen edo ekipoaren konfigurazioa, ingurumen-baldintzak, etab.
Minusbaliotasunaren barruan sartzen ditugunak ikusmenekoak, entzumenekoak, mugimendukoak edo kognitiboak dira.
Declaración de compromiso
Guggenheim Bilbao Museoak garatu duen webguneak lehentasun gisa dauka bere edukien irisgarritasuna, W3C-ko (World Wide Web-erako partzuergoa) kide den WAI lantaldeak (Webaren Irisgarritasunerako Ekimena, www.w3.org/wai) ezarritako irisgarritasun-jarraibideak betez.
Talde horrek ezarritako estandarrei esker, gailu eta plataforma anitzetan webguneak egoki bistaratu daitezke eta berauetako edukiak egoki inprimatu daitezke.
Webgune honetako erabilerraztasunari buruz galdera, iradokizun edo arazoren bat baduzu, jar zaitez, mesedez, gurekin harremanetan posta elektronikoaren bidez, ondorengo helbidean: informacion@guggenheim-bilbao.eus
Nabigatzeko laguntza
Letraren neurri aldakorra
Webgune honetako orriak diseinatzean unitate erlatiboak erabili dira testuen neurrietan, besteak beste. Orriak egoki bistaratzen dira berezimena edonolakoa izanik ere.
Webgunearen mapa
Erabiltzaileak webgunea osatzen duten orrien indizea eskuratuko du webgunearen mapan.
Nabigazio-bidea
Erabiltzaileak uneoro jakingo du zein atal/azpiataletan dagoen, orriaren goiko aldean duen nabigazio-bideari esker.
Irudien deskribapena
Webgune honetako irudi guztiak laguntza-deskribapenarekin batera doaz, bistaratzea ezinezkoa den kasuetan irudiak ulertzen laguntzeko.
Estekak antzematea
Kurtsorea webgune honetako edozein estekaren gainean kokatuz gero, esteka horri jarraituta topatuko dituzun edukien informazioa adieraziko zaizu.