Oinarriak #MyGuggenheimBilbao
Gustuko dugu sare sozialetan duzun edukia Museoarekin partekatzen duzula ikustea, eta zure argazkiak gure komunikazio-kanaletan sartu nahi genituzke.
Zer egin behar duzu?
#OKGuggenheimBilbao erantzun behar diozu Museoaren Instagram-etik bidaliko dizugun argazkiak argitaratzeko baimen-eskaerari.
Zer lortuko duzu?
- Gure webgunean eta sare sozialetan ikusgai egongo zara.
- Zure argazkia erabiltzen dugun guztietan aipatu egingo zaitugu.
Nahi duzunean utz dezakezu bertan behera baimena.
Irudia lagatzeko zehaztapenak
Zehaztapenak onartzen badituzu, hamalau urte baino gehiago dituzula adieraziko duzu, eta Guggenheim Bilbao Museoari lizentzia ez-esklusiboa, doakoa eta mundu-mailakoa emango diozu zure argazkia marketineko edo publizitateko helburuetarako erabiltzeko eta komunikazio publikoko gure kanalen bidez partekatzeko, nola digitalak hala paperekoak, baita zure argazkia kopiatzeko, editatzeko, banatzeko eta argitaratzeko eskubidea ere. Baimena bertan behera uzten duzunean amaituko da lagapena. Horrez gain, adierazten duzu bidali duzun materialaren gaineko jabetza intelektualeko eskubide guztien titularra zarela eta, gainera, irudian agertzen diren hamalau urtetik gorakoen baimena duzula, eta/edo, irudian adin horretatik beherakoak agertzen badira, adingabe horien gaineko guraso-ahalordea edo tutoretza duten guztien baimena duzula.
Argazkia zeurea izango da beti.
Nola uzten da bertan behera baimena?
Nahi duzunean utz dezakezu bertan behera baimena, baita datu pertsonalak babestearekin erlazionatutako eskubideak erabili ere. Horretarako, bidali mezu elektroniko bat marketing@guggenheim-bilbao.com helbidera, eta etorkizunean ez dugu zure argazkia erabiliko, legez ezarritakoaren arabera.
Gogo handia dugu #MyGuggenheimBilbao traolaren bidez bizipenak partekatzen jarraitzeko.
Bidal iezazkiguzu!