XX. mendearen hasieran, aurrerapen zientifiko berriek, hala nola urruneko komunikazioak eta X izpien aurkikuntzak, gizartea eraldatu zuten. Artista modernoek nahiz mugimendu espiritual sortu berriek berehala adierazi zuten ideia haietako askorekiko interesa. Jarduera espiritistek urruneko komunikazioa ahalbidetzen zuten teknologia berriei jarraitzen zietela zirudien: 1830ean telegrafoa asmatu zenetik, maiz esaten zuten mediumek kolpetxoak entzuten zituztela beren saioetan; eta 1870eko hamarkadan telefonoa sortu ondoren, ahotsak aditzen zituztela esaten hasi ziren gero eta sarriago.
X izpien aurkikuntzak aukera eman zuen gorputz solidoak “desmaterializatzeko” eta materiak energia ikusezin bat igor zezakeela erakusteko. Gainera, X izpiek garrantzi handiko zeregina bete zuten atomoaren egituraren ezagutzan.
Hilma af Klintek zera idatzi zuen bere koadernoetan: “...Atomo bat naiz unibertsoan eta garatzeko ezin konta ahala aukera ditut. Aukera horiek nahi ditut pixkanaka argitu…”. 1917 eta 1919 artean akuarela sorta bat eskaini zion artistak loreen eta landareen egitura atomikoaren azterketari; aurrez ezagutuko balu bezala.
X izpiak: Konrad Roentgen irakasleak 1898an egindako X izpien lehen argazkietako bat
Irudia: Getty Images. Bettmann