1862
Hilma af Klint urriaren 26an jaio zen
1864
Emakume ikasleen atal bat inauguratu zen Suediako
1879
Af Klint espiritismoko saioetan parte hartzen hasi zen
1882–87
Ikasketak egin zituen Arte Ederren Errege Akademian
1890
Medium espiritual gisa jardun zuen lehen aldiz
1896
Zirkulu independente bat sortu zuen lau lagunekin, “Bostak” taldea. Beren espiritismo-saioetan, gida espiritual edo maisu gorenekin harremanetan sartzen ziren bost emakume haiek. Marrazki automatikoak egiten eta beren esperientziak koadernoetan jasotzen hasi ziren
1905
Gida espiritualek iragartzen diote mezu bat transmititzeko prestatuko dutela. Egiteko horren nondik norakoez galdetu, eta erantzuten diote pinturaren bidez bete beharko duela bere egitekoa
1906
Maisu gorenetako batek, Amalielek, agintzen dio mundu espiritualaren berri emango duten pinturak sortzeko. Af Klintek enkargua onartu, eta, zenbait hilabeteko prestakuntzaren ondoren, Tenplurako pinturak saila margotzen hasi zen
1908–12
Bere ama itsu gelditu zen. Hura zaintzearren, bere zeregin berezian lau urteko etenaldia
1915
193 margolanez osatutako Tenplurako pinturak saila bukatu zuen
1916–20
Bere sinesmen erlijiosoekin loturiko koadroak margotzen jarraitu zuen, baina medium gisa jasotako jarraibideak baliatu gabe
1920
Af Klinten ama hil zen. Af Klintek bat egin zuen Antroposofiako Elkartearekin, eta haren egoitza, Goetheanum zeritzona, bisitatu zuen Suitzan
1922
Sute batek Goetheanuma suntsitu zuen. Af Klintek bere margolan batzuk eskaini zizkion antroposofiaren sortzaile Rudolf Steinerri, Goetheanum berrirako, baina hark ez zuen proposamena onartu
1931
Bere obra biltzeko tenplu baten planoak marraztu zituen: egitura koniko bat zen, lau solairu mailakatu zituena, eta dorre bat erdian. Eraikina Suediako uharte batean kokatzea zen asmoa, baina ez zen inoiz eraiki
1932
Bere koadernoetan idatzita utzi zuen bere lana ez jartzeko jendaurrean erakusgai bera hil eta hogei urte igaro arte. Urtebetez, bere obrak
etorkizuneko belaunaldientzat ulergarriak izango zirela ziurtatzeko prozesu batean murgildu zen: bere eta Bostak taldearen oharrak berrantolatu eta berrikusi zituen, eta bere margolanak eta paper gaineko obrak dokumentatu
1944
1944ko urriaren 9an, bere koadernoetako azken oharra idatzi zuen Hilma af Klintek; esaldi hau ageri da azkena: “Zerbitzu misteriotsu bat duzu zain; aurki jakingo duzu zugandik zer espero dugun”
Hilma af Klint urriaren 21ean hil zen, tranbia-istripu baten ondorioz, 82 urte bete baino egun batzuk lehenago
Hilma af Klint Stockholmeko Arteen Errege Akademian,1885.
Eskaintza: The Hilma af Klint Foundation, Stockholm,
©The Hilma af Klint Foundation, Bilbao 2024