Pribatutasun politika
Datu pertsonalen babesari buruzko politika hau (“Datuen Babeserako Politika”) www.guggenheim-bilbao.eus eta guggenheim-bilbao-corp.eus (“Guggenheim-Bilbao”) domeinuko web gunearen Baldintza Orokorren parte da. Pribatutasun Politikan espresuki definitzen ez den edozein termino erabiltzen bada, Baldintza Orokorretan ematen zaion esanahia izango du.
Pribatutasun-politika honetan, Guggenheim Bilbao Museoa Fundazioak (“FMGB”) Erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzea eta, ondoren, tratatzea arautzen da, Guggenheim-Bilbaon egiten den sarbide eta erabileraren arabera.
1. Izaera pertsonaleko datuak
3/2018 Lege Organikoan, abenduaren 5ekoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoan, jartzen duenari jarraiki, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2016ko apirilaren 27an, pertsona fisikoak babestearen inguruan, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari dagokienean, emandako 2016/679 Erregelamenduaren (EB) arabera eta Informazio-gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen arabera, “Izaera Pertsonaleko Datu”-tzat hartuko da Erabiltzaileak bere borondatez FMGBri emandako edozein informazio, identifikatutako edo identifikagarri diren pertsona fisikoen ingurukoa, eta, FMGBren erantzukizuna izango da datu horiek tratatzea.
FMGB fundazio pribatu bat da, Identifikazio Fiskaleko Kodea G-48832240 duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan F-17 erregistro-zenbakia duena. Harremanetarako datuak hauek dira:
- Helbidea: Abandoibarra Etorbidea, 2, 48009 Bilbo
- Posta elektronikoa: informacion@guggenheim-bilbao.eus
- Telefono-zenbakia: 94 435 90 00
- Faxa: 944359010
FMGB proporcionará al Usuario la información necesaria para que, con carácter previo, pueda prestar su consentimiento a fin de que FMGB proceda al tratamiento de sus datos de carácter personal.
FMGBk Erabiltzaileari beharrezkoa den informazio guztia eskainiko dio, aldez aurretik baimena eman dezan, FMGBk izaera pertsonaleko haren datuak tratatzeari ekin diezaion.
Guggenheim-Bilbao-n datuak jasotzeko orrietan besterik adierazi ezean, Izaera Pertsonaleko Datuak jasotzeak eta erabiltzeak helburu bakarra izango du: kasu bakoitzean Erabiltzaileak Guggenheim-bilbao-ren bidez egiten duen eskaera erantzutea eta kudeatzea, FMGBko jarduerei, zerbitzuei eta produktuei buruzko informazioa bide elektronikoen bidez bidaltzea barne.
Bereziki, aipatu helburua zeregin hauetan zehaztu daiteke:
(i) Kontratu Harremana kudeatzea eta hori bete dadin bermatzea; halaber, Erabiltzaileak Guggenheim-Bilbao erabiltzearen inguruan une bakoitzean onartutako Baldintza Orokorrak eta Partikularrak betetzen direla egiaztatzea (esate baterako, gure Online Dendan produktuak erosteko, e.a.);
(ii) asebetetze-ikerketak burutzea, datuak eguneratzea eta Erabiltzaileak parte hartzen duen zozketetako emaitzak eta Community-ko parte diren Erabiltzaileen jarduera desberdinen irudiak argitaratzea;
(iii) Erabiltzaileak FMGBri Guggenheim-Bilbao bidez egindako eskaerak, kontsultak edo iradokizunak artatzea;
(iv) Erabiltzailearen publizitate-lehentasunak kudeatzea; eta
(v) FMGBri dagozkion legezko betebeharrak betetzea.
Jasoak jasotzeko inprimakietan Erabiltzaileari eskatzen zaizkion Datu Pertsonalak derrigorrezkoak izango dira, dagokion inprimakian bestelakorik adierazi ezean. Erabiltzaileak derrigorrez eskatutako datuak ematen ez baditu, FMGBk ezingo du datu-orria izapidetu. Izaera Pertsonaleko datuak ematean, Erabiltzaileak FMGBri bermatzen dio aipatutako datuak zuzenak, osoak eta egiazkoak direla eta bakarrik Erabiltzaileari dagozkiola, eta ez hirugarren pertsonei. Erabiltzaileak onartuko du bera izango dela erantzule bakarra baldin eta informazioa falta bada edo berau zuzena edo egiazkoa ez bada. Halaber, betebehar hauek bete ezean, FMGBri edo hirugarrenei sor lekizkiekeen kalte edo galeren erantzule ere izango da.
FMGBk ez du Erabiltzaileek emandako Datu Pertsonalik saltzen, ezta alokatu edo hirugarren pertsonen esku jartzen ere. FMGBri zerbitzuren bat emateko beharrezkoa denean, datu-tratamenduen arduradunak Datu Pertsonaletan sartzeak ez du esan nahi datu horiek beste batzuei laga edo jakinarazten dizkietenik, beti ere indarrean dagoen legeak agindu bezala.
Izaera Pertsonaleko datuak ez dira marketing zuzeneko ekintzetarako erabiliko, baldin eta Erabiltzaileak ez badu aurretiaz horren berri izan eta ez badu horretarako baimenik eman. Erabiltzaileak bere lehentasunak aldatu ahal izango ditu aipatutako merkataritza-jakinarazpenen bidalketari dagokienez. Horretarako, idatzizko ohar bat bidali beharko du “Publizitateari buruzko Jakinarazpena” adierazpenarekin, hemen agertzen diren helbide elektronikoetako batera: www.guggenheim-bilbao.eus, edo GBMFaren posta-helbidera: Abandoibarra Etorbidea 2, 48009 Bilbo.
Ondorio horietarako, FMGBk, inplikaturiko parte bezala eta informazioaren segurtasunarekiko eta konfidentzialtasunarekiko duen konpromisoa aintzat hartuta, beharrezko neurriak hartu ditu aipatu datuak aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe horietara sartzea saihesteko.
2. Adin txikikoak
Oro har, eta dagokion datu-orrian besterik adierazi ezean, FMGBk ez du adin txikikoen Datu Pertsonalik tratatzen. Guggenheim-Bilbao-n adin txikikoen inguruan eskatzen den informazioa oso murriztua da, eta ez du haiek identifikatzen uzten, helburu bakarra proposatutako zerbitzuak garatzea baita.
3. Hirugarrenen datuak
Oro har, Guggenheim-Bilbao erabiltzeko ez da beharrezkoa hirugarrenen Datu Pertsonalak ematea; beraz, debekatuta dago, berariaz adierazi ezean, Erabiltzaileek FMGBri ematea hirugarrenen Izaera Pertsonaleko inolako daturik edota Guggenheim-Bilbao-ren bidez.
Salbuespen gisa, Erabiltzaileak Hirugarrenen Izaera Pertsonaleko datuak eman ahal izango ditu, baldin eta datu-orrian hala adierazten bada eta, betiere, hirugarren horren aurretiko baimena eta baimen informatua badu. Bereziki, baimena informazioan oinarritutakoa dela uler dadin, Erabiltzaileak aldez aurretik eman behar die hirugarrenei horren berri, eta horiek Baldintza Orokorrak eta Partikularrak ez ezik, Datuen Babeserako Politika hau ere onartu behar dute. Erabiltzailearen erantzukizun bakarra da hirugarrenen aldez aurreko baimenak lortu eta kudeatzea, eta Erabiltzailea izango da betebehar hori ez betetzeagatik sor litezkeen kalte-galeren erantzulea.
4. Erabiltzaileak eskubideak erabiltzea
Edozein pertsonak eskubidea du FMGBk hari dagozkion datu pertsonalak tratatzen dituen jakiteko. Pertsona interesatuek beren datu pertsonaletara sartzeko eskubidea dute, datu okerrak zuzentzea eskatzeko eskubidea, edo, behar izanez gero, ezabatzeko eskatzeko eskubidea ere bai, besteak beste, datuak jasotako helburuetarako jada behar ez badira. Era berean, FMGBren informazio komertziala bidaltzearen aurka egin ahal izango dute.
Egoera jakin batzuetan, pertsona interesatuek beren datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango dute, eta, kasu horretan, datuak soilik kontserbatuko dira arrazoi legitimoak eta ezinbestekoak medio edo erreklamazio posibleen aurrean erabiltzeko edo defendatzeko.
Pertsona interesatuek beren eskubideak materialki erabili ahal izango dituzte dpo@guggenheim-bilbao.eus posta elektronikoren bidez edo FMGBren posta-helbidean (Abandoibarra Etorbidea 2, 48009 Bilbo); bi kasuetan, NANaren kopia aurkeztuko da. Halaber, erreklamazioa jartzeko eskubidea izango dute Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean (www.aepd.es), haien eskubideak artatzeko moduarekin ados ez badaude.