Salaketen Kanala

Informazioaren Barne Sistema

Guggenheim Bilbao Museoak enpresa-arloko etika eta kulturarekiko konpromiso irmoa du. Hori dela-eta, Betetze Programa bat du, Museoaren izenean edo haren kontura lan egiten duten pertsona guztiek indarrean den legeria nahiz barne-politikak eta prozedurak zorrotz betetzen dituztela bermatzearren.

Hala, Museoak edozein langile, zuzendari edo hirugarren pertsona babestea bermatzen du, legearen aurkako balizko arau-hauste edo egintzei buruzko informazioa ematen badu laneko eta lanbideko testuinguruan. Horretarako, Barne Informazio Sistema ezarrita du; hau da, jokabide irregulartasunei edo legearen kontrako egintzei buruzko edozein informazio salatzeko eta/edo jakinarazteko bidea.

Konfidentzialtasuna

Museoak informazio-emaileari buruzko informazioa eta nortasuna isilik gordetzea nahiz haren datu pertsonalak babestea bermatzen du.

Komunikazio anonimoa izateko aukera

Salaketak modu anonimoan aurkeztu ahal izango dira, Informatzaileen Babesari buruzko Legean ezarritakoaren arabera.

Kaltetutako pertsonen eskubideak

Museoak uneoro errespetatuko ditu salatutako pertsonaren errugabetasun-presuntzioaren printzipioa eta bere burua defendatzeko duen eskubidea.

Errepresalien kontrola

Museoak konpromisoa hartuko du inolako errepresalia-neurririk ez hartzeko, eta Barne Informazio Sistema behar bezala erabili duen pertsona baten kontra sor daitekeen edozein errepresalia jazarri eta minimizatuko du.

Sistemaren kudeaketa

Barne Informazio Sistemaren arduraduna Betetze Batzordea da, eta Sistema horrek behar bezala funtzionatzen duela ikuskatzeaz arduratuko da.

Barne Informazio Sistemarako jakinarazpenak ahoz eta/edo idatziz egin ahal izango dira:

Ahozko jakinarazpenen kasuan, horiek Kudeaketako Ordezkariari egin beharko zaizkio.

Idatzizko jakinarazpenen kasuan, era honetan bideratu ahal izango dira:

(i) Posta elektronikoa: canaldenuncias@guggenheim-bilbao.eus

(ii) Posta arrunta, Barne Informazio Sistemaren arduradunari zuzenduta.

(iii) Formulario honen bidez