Budapesteko paper gaineko maisulanak
2025.02.28 - 2025.05.25
Erakusketa honetan, Budapesteko Arte Ederren Museoa – Hungariako Galeria Nazionalaren bilduma zabaletako artelanen sorta bat biltzen da. Gainera, zazpi mende inguruko marrazki eta grabatuaren ikuspegi berezia eskaintzen du genero horretako tekniken bilakaera eta aniztasuna agerian utziz, tradizio aberatsen eta berrikuntza-gaitasunaren isla. Artista baten pentsamenduaren berehalakotasuna harrapatzen duten zirriborro delikatuetatik konposizio handietarako azterketa xehatuetaraino, 1400 urte inguruko obretatik gaur egunera bitartekoak biltzen ditu erakusketak. Bildumak pentsamendu artistikoaren eta sormenaren arteko lotura nabarmentzen du paper gaineko obrak gizakiaren adierazpenean duen garrantzia —“lengoaia-modu bat”, Richard Serra eskultore garaikidearen hitzetan— eta bitarteko horrek mendeetan zehar ideia eta emozio konplexuak komunikatzeko duen indarra nabarmenduz.
Dozena milaka marrazkik eta 100.000 grabatu baino gehiagok osatzen dituzte Galeria Nazionaleko funtsak. Mota horretako lanak hauskorrak direnez, ezin dira luzaroan ikusgai egon; beraz, erakusketa honek aukera bikaina eskaintzen du normalean aldi baterako erakusketetan edo argitalpenetan soilik ikus daitezkeen obrak behatzeko.
Aretoak: 205, 206, 207, 209
Komisarioak: Kinga Bódi eta Marta Blàvia
Peter Paul Rubens (1577–1640)
Artistaren seme Albert Rubensen soslai-erretratua, ca. 1618–19
Klarion beltza eta gorria, luma, tinta marroia, ur-kolore marroia paper gainean,
246 × 202 mm
MFA CPD; inb. zk.: 1745
Honi erosia: Esterházy bilduma, 1871
© 2024 Museum of Fine Arts, Budapest