Venus, Kupido armagabetzen, ca. 1527–30
Parmigianino artista manierista berezia izan zen, estilo dotore eta delikatukoa, baita bere grabatuak sortu zituen lehen margolari italiarra ere. Artean ibilbide luzea egin ez bazuen ere, artista emankorra izan zen marrazkilari gisa eta mila lanetik gora osatu zituen arlo horretan. Obra honek irudikatzen duen istorioan —Ovidioren Metamorfosiak lanetik hartua—, Venusek Kupido semeari arma kendu zioneko pasartea kontatzen da; gai hori behin eta berriro agertzen da Parmigianinoren marrazkietan. Estudio hau, non Venus etzanaren postura fina nabarmentzen baita, argi-ilunetan landutako xilografia baterako egin bide zen, edo pintura baterako, edo, beharbada, marrazki autonomo gisa. Prestalan arrosak, tonalitate oparoko ur-koloreek eta ukitu zurien erabilera ausartak sentsualitate handiko giroa sortzen dute.