Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.

Estudio-orria, Emakumezko bi modelo eta oihalak, ca. 1717

Watteau marrazkilari nekaezina izan zen, eta gaika antolatutako karpetetan gorde zituen bere sormen-lanak gero bere margolanetarako figura perfektuak aukeratu ahal izateko errepertorio bat sortzeko asmoz. Gorte-egite erromantikoaren faseak irudikatzen dituen Zitera uharterako ontziratzea izeneko mihise ospetsuan, artistak gai bat txertatu zuen: esku batez gona jasotzen ari den zutikako emakumea. Marrazki honek argi erakusten du Watteauk trebetasun harrigarria zuela keinuak, materialtasuna eta testurak arintasun dotorez adierazteko. Watteauk Rubens zuen erreferente artistiko, eta harengandik ikasi zuen hiru koloretako klarionak beix koloreko paperean erabiltzean datzan teknika, zeina maisuki garatu baitzuen berak ere.