Paul Pfeiffer. Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea
2024.11.30 - 2025.03.16
Paul Pfeifferren jardun artistikoak sakon aztertzen ditu ikuskizunaren berezko izaera, identitatea eta kultura garaikidean irudiak eraikitzeko baliatzen diren mekanismo korapilatsuak. Bere lanean hainbat bitarteko erabiltzen ditu —bideoa, argazkia, eskultura, instalazioa—, eta irudiek gure pertzepzioa eta esperientzia zehazteko dauzkaten modu konplexuak arakatzeko aukera ematen dio horrek artistari.
Pfeifferren lanaren muina mugimendudun irudien manipulazioa da. Kirol-ekitaldien, musika-kontzertuen eta filmen irudiak hartu, eta trebetasunez editatzen ditu teknologia digitalaren bidez. Bere sorkuntzek, sarritan, gurtzaren eta kosifikazioaren arteko dikotomiari buruzko gogoeta egiten dute, bereziki ikono globalei dagokienez, nola diren kirolariak edo pop izarrak. Pfeifferrek azpimarratu egiten ditu figura horiek masa-kulturan betetzen dituzten rolak, eta hedabideek zabaltzen dituzten errepresentazioen artifizialtasunari erreparatzen dio. Era horretan, iruditeria horien kontsumitzaile gisa bakoitzak duen posizioa kritikoki aztertzera bultzatzen du publikoa.
Pfeifferren instalazioek eskalarekin lotutako elementuak izaten dituzte askotan: elkarren ondoan jarrita aurkezten dituzte formatu txiki-txikiak eta tamaina handikoak, eta obrarekin dugun harremana aldarazten dute horrela. Ikuspegi horrek areagotu egiten du behatzaileak bere presentzia fisikoaz duen pertzepzioa ikuskizunari dagokionez. Gainera, Pfeifferrek estadioen eta antzeko beste esparru batzuen forma arkitektonikoa erabiltzen du prisma kritiko gisa, eta hortik behatuta aztertzen du ikusle izateak dakarren esperientzia kolektiboa. Pfeifferren iritziz, espazio horiek ez dira entretenimendurako leku soilak, identitate sozialak eta politikoak definitzen eta zalantzan jartzen dituzten agertokiak baizik.
Artistaren lanak Europan orain arte izan duen erakustaldirik handiena da Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, izan ere, haren ibilbide osoko hogeita hamarren bat lan biltzen ditu, eta egungo sortzailerik garrantzitsuenetako bat dela berresten du. Gela honetan hasi eta 103 aretoan (solairu honetan bertan) jarraitzen duen erakusketa honek Pfeifferren bilakaera azaleratzen du kirolaren eta erlijioaren arloan erabiltzen diren narratiba sutsuetan oinarritutako pieza adierazgarrien bidez; horiekin batera, kolonialismoak utzitako ondarea eta hari lotutako identitate-auziak jorratzen dituzten beste obra berri batzuk ere jartzen ditu jendaurrean. Azken batean, erakusketa honek, Pfeifferrek arte garaikideari egindako ekarpen erabakigarria goretsi ez ezik, esparru kritiko bat eskaintzen du hainbat gai konplexu aztertzeko, hala nola identitatea, pertenentzia eta ospea gurtzen duen kulturaren eragin orokortua. Hedabideek erabat hartua duten gizarte honetan Pfeifferren lanak duen garrantzia ere azpimarratzen du erakusketak.
Erakusketa Los Angeleseko The Museum of Contemporary Art-ek antolatu du Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan.
Aretoak: 105 eta 103
Paul Pfeiffer
Apokalipsiaren lau zaldunak (Four Horsemen of the Apocalypse) (07), 2000/24
Koloretako inprimaketa matea
146,3 x 182,9 cm
© Paul Pfeiffer, Bilbao, 2024.
Artistaren eskaintza; Paula Cooper Gallery, New York; carlier | gebauer, Berlin/Madril; Perrotin; eta Thomas Dane Gallery, Londres
Erakusketa
Paul Pfeiffer
Produktu hutsak erotu egin dira (The Pure Products Go Crazy), 1998 (fotograma)
Bideo-instalazioa (koloretan, soinurik gabea; 15 s, etengabe errepikatuta), proiektagailua eta euskarria
50,8 x 12,7 x 50,8 cm
Whitney Museum of American Art, New York; Honakoen funtsekin eskuratua: Painting and Sculpture Committee and the Film and Video Committee
2000.151
© Paul Pfeiffer. Eskaintza: Paul Pfeiffer; Paula Cooper Gallery, New York; carlier | gebauer, Berlin/Madril; Perrotin; eta Thomas Dane Gallery, Londres
Paul Pfeiffer
Kontaketa luzea (Burrunba oihanean) [The Long Count (Rumble in the Jungle)], 2001
Bereizmen estandarreko bideoa (koloretan, soinurik gabea; 2 min 51 s), 5,6 hazbeteko LCD monitore margotua eta metalezko egitura
15,2 x 17,8 x 91,4 cm
The Museum of Modern Art, New York. Gift of David Teiger
© Paul Pfeiffer. Eskaintza: Paul Pfeiffer; Paula Cooper Gallery, New York; carlier | gebauer, Berlin/Madril; Perrotin; eta Thomas Dane Gallery, Londres
Paul Pfeiffer
Gaiztakeria zuzen-zuzenean (Kuala Lumpur)[Live Evil (Kuala Lumpur)], 2003
Bideo digitala etengabe errepikatuta (koloretan, soinurik gabea; 46 s), nylonezko egitura, pintura eta LCD panela
6,4 x 7,6 x 8,9 cm
Collection of Walead Beshty, Los Angeles
© Paul Pfeiffer. Eskaintza: Paul Pfeiffer; Paula Cooper Gallery, New York; carlier | gebauer, Berlin/Madril; Perrotin; eta Thomas Dane Gallery, Londres
Paul Pfeiffer
Uholdearen ondorengo goiza (Morning After the Deluge), 2003
Kanal bakarreko bideo digitala (koloretan, soinurik gabea; 21 min 3 s)
M+, Hong Kong
© Paul Pfeiffer. Eskaintza: Paul Pfeiffer; Paula Cooper Gallery, New York; carlier | gebauer, Berlin/Madril; Perrotin; eta Thomas Dane Gallery, Londres
Argazkia: Zak Kelley
Paul Pfeiffer
Apokalipsiaren lau zaldunak (Four Horsemen of the Apocalypse) (28), 2007
Koloretako Fujiflex inprimaketa digitala
121,9 x 152,4 cm
Courtesy the artist and carlier | gebauer
© Paul Pfeiffer. Eskaintza: Paul Pfeiffer; Paula Cooper Gallery, New York; carlier | gebauer, Berlin/Madril; Perrotin; eta Thomas Dane Gallery, Londres
Paul Pfeiffer
Santuak (The Saints), 2007
17 kanaleko soinu-instalazioa, bi kanaleko bideo-proiekzioa etengabe errepikatuta (koloretan, soinurik gabea), pantailan etengabe errepikatutako bideoa (zuri-beltzean, soinurik gabea) eta LCD monitorea, 31 min 19 s
Sammlung Goetz, Múnich
© Paul Pfeiffer. Eskaintza: Paula Cooper Gallery, New York; carlier | gebauer, Berlin/Madrid; Perrotin; and Thomas Dane Gallery, London.
Argazkia: Zak Kelley.
Courtesy of the Museum of Contemporary Art (MOCA).