Pfeifferren jarduna
Pfeifferren jarduna

Paul Pfeifferrek, 1966an jaioak, hainbat bitarteko—argazkilaritza, bideo-instalazioa eta eskultura besteak beste— erabiltzen ditu masa hedabideen lenteen ikuspegitik aztertzeko nola sartu diren kirolean eta herri-kulturan normalean debozioari, kultuari eta erlijioaren erritualei lotzen zaizkien ezaugarriak.
Pfeifferrek kirol-ekitaldien, telebista-emanaldien eta filmen metrajea eta bideo-sekuentziak bereganatzen ditu. Haietatik zati batzuk digitalki manipulatu eta editatzen ditu bideoklipak sortzeko, publikoarentzat ezagunak eta, aldi berean, arrotzak suertatzen direnak. Bere lanek, alde batetik, agerian uzten dituzte esperientzia kolektiboa inguratzen duten artifizio guztiak —ingurune arkitektonikoak, musika eta soinu-bandak— eta era askotako emozioak iradokitzeko duten ahalmena; eta, bestetik, ikono erlijiosoak balira bezala ohoratu ohi diren kirolarien edo pop izarren gorputzen merkantilizazioa aditzera ematen dute.
Bestalde, Pfeifferrek bere lanetako batzuetan pantaila bat edo gailu bisual baten bitartez irudiekiko esperientzia aldi berean indibiduala eta urrunekoa bihurtzen du, eta horrekin erakutsi nahi du interakzio-maila hori oso bestelakoa dela bizitza errealean gertaera horiek berak kolektiboki bizitzen diren moduaren aldean


Paul Pfeiffer
Kontaketa luzea (Burrunba oihanean) [The Long Count (Rumble in the Jungle)], 2001
Bereizmen estandarreko bideoa (koloretan, soinurik gabea; 2 min 51 s), 5,6 hazbeteko LCD monitore margotua eta metalezko egitura
15,2 x 17,8 x 91,4 cm
The Museum of Modern Art, New York. Gift of David Teiger
© Paul Pfeiffer. Eskaintza: Paul Pfeiffer; Paula Cooper Gallery, New York; carlier | gebauer, Berlin/Madril; Perrotin; eta Thomas Dane Gallery, Londres