Apokalipsiaren lau zaldunak
2000. urtean hasi eta gaur egunera arte abian jarraitzen duen sail honetan, NBAren artxiboetako saskibaloi-jokalarien argazkiez baliatzen da artista, eta digitalki ezabatzen du kirolarien eta kantxako jokoaren berri eman dezakeen arrasto oro. Esku-hartze horren ondoren, jokalariak eserita, zutik edo saltoka agertzen dira, beren ohiko testuingurutik kanpo ateratako jarrera bitxi eta ilogikoetan izoztuta. Ikusle mordoaren aurrean paratutako martiri erlijiosoak diruditen irudiok kirolzaletasunaren eta heroien gurtzaren arteko paralelismoak arakatzen dituzte argazkietan ageri direnen nortasuna ezagutzera eman gabe.