Justin Bieberren soina

Artistak encarnadores (“haragiztatzaile”, latinetik eratorria) izenez ezagutzen diren artisau eta zur-taillaginekin, hau da, eliza katolikoetarako zein gurtza pertsonalerako santuak eta ikono erlijiosoak egiten dituzten eskulangileekin lankidetzan sortutako eskulturetako bat da hau. 2017an Bellas Artes Projects-en egin zuen egonaldi batean, Pfeifferrek Filipinetako artisauekin batera asmatu zituen Justin Bieber pop izarraren irudira egindako piezok. Eskulturetan Jesukristoren gorpuzte garaikide bihurtuta ageri da Bieber, zeinak aitortu berri baitzuen berriz jaiotako kristaua zela. Jatorrizko eskultura-multzoak burua, soina eta tatuajez naro jositako bi beso zabaldu dauzka, eta santu bihurtuta irudikatzen du Bieberren gorputza. Erakusketa honetarako, Pfeifferrek saila handitu du, eta eskultura berriak sortu ditu Sevillako eta Tlaxcalako (Mexiko) artisauekin elkarlanean. Horrela, XVI. mendeko merkataritza-ibilbide kolonialei ere egin zien keinua. Pieza hauek tradizio erlijioso zaharren atzean dagoen lana eta trebetasun artistikoa erakusten dute, baita gaur egun indarrean jarraitzen duten sare globalen historiarekin dituzten loturak ere.