La ascensión de Tristán | Bill Viola | Guggenheim Bilbao Museoa
Iragandako erakusketa

Bill Viola: atzera begirakoa

2017.06.30 - 2017.11.09

Bill Viola (New York, 1951) gaur egungo artistarik nabarmenen artean dago, eta oso ezaguna da bideoartearen garapenaren aitzindari izateagatik. 1970ko hamarkadaren hasieran ezagutu zuen bitarteko hori, New York estatuko Sirakusa Unibertsitateko “Ikasketa Esperimentalen” programan parte hartu zuenean. Artistaren lehenengo bideoetan nabaria da jada artistak autoezagutzarekiko duen interes etengabea; gerora, mendebalde nahiz ekialdeko tradizioetako testu mistiko eta espiritualen irakurketak aberastuko du esplorazio hori. Violaren lana bideoaren teknologiarekin batera garatu da, eta tresna berri bakoitzak aukera eman dio giza-izaeraren hainbat alderdi aztertzeko: jaiotza, heriotza, eraldaketa, birjaiotza eta itxuraldaketa. Gai horiek, izan ere, 40 urtean zehar gauzatutako produkzioan funtsezkoak izan dira.

Bill Viola: atzera begirakoa erakusketak artistaren jardunbidean zehar egindako ibilbide tematiko eta kronologikoa osatzen du: kanal bakarreko zinta goiztiarretatik hasten da, hala nola, Urmael islatzailea (1977–79) eta Lau abesti (1976) konpilazio-albuma bezalako lan ikonikoekin. Sorkuntza erabat poetiko horiek Violaren ekoizpeneko gai garrantzitsuenetako batzuk jorratzen dituzte: denboraren nozioa eta horren dekonstrukzioa, giza-existentziaren inguruko ikerketa eta ingurunearen eta naturaren soinuen grabaketa eta manipulazioa baliatuz egindako saiakerak.


1980ko hamarkadari Chott el-Djerid (Argizko eta berozko erretratu bat) (1979) lanarekin egin zion harrera artistak; lan horretan desertuko paisaia itsugarria jaso zuen kamerak, ispilatzeak grabatzeko gai diren teleobjektiboen bidez, eta normalean gure pertzepziotik at geratzen diren irudiak agerrarazi zituen. Bill Viola Kira Perov-ekin (haren emaztea eta aspaldiko lankidea) lan egiten hasi zen orduan, eta telebistan emateko proiektuez betetako garaia izan zen; alabaina, trantsizio-aldia ere izan zen hura: hasierako lanetatik aldendu eta gela osoa hartzen zuten instalazioak garatu zituen, ikusleari irudi eta soinuetan erabat murgiltzeko aukera eskaintzen ziotenak. Elementu fisikoak gehitzen hasi zen, eta 1990eko hamarkadan ere hori egiten jarraitu zuen, hau da, pertzepzioari eta gai espiritualei buruzko ikerketak eskultura-objektuetan materializatzen; hala ikus daiteke Zerua eta Lurra (1992) laneko monitore sinplifikatuetan, eta Poliki biratzen den narrazioa (1992) delakoaren pantaila erraldoi birakarietan.

Milurteko berria hasi eta definizio altuko pantaila lauaren agertzeaz batera, Viola formatu txiki eta ertaineko piezak egiten hasi zen, Grinak seriearen parte izango zirenak; horien artean, kamera geldoaz egindako emozioen ikerketa dago, Errendizioa, bai eta denboraren joana eta belaunaldien segida islatzen dituzten lanak ere, Catherineren gela edo Lau esku, adibidez (2001ekoak). Artelan intimo horien atzetik etorri zen Egunero aurrera eginez (2002) instalazio erraldoia; bertan, espazio amankomuna partekatzen duten bost horma-proiekzio handik argitan sartzeko gonbita luzatzen diote ikusleari literalki, bai eta bere bizitza propioaren eta gizakion existentziaren inguruan hausnartzekoa ere. Transzendentziaren gaia ere ageri da Wagnerren Tristan und Isolde operarako (2004–05) egin zuen lanean; horretatik bi instalazio atera dira gero, Tristanen igoera (mendi baten soinua ur-jauzi baten azpian) eta Su emakumea, biak 2005ekoak.

Azken hamarkadan, Violak bizitzaren oinarrizko esperientzia irudikatzen jarraitu du, bitarteko eta euskarririk ezberdinenak baliatuz. Artistaren “uretako erretratuak” dira Horren frogarik garbiena artistak lan jakin batzuetan —Errugabeak (2007), Hiru emakume (2008) eta Ameslariak (2013)— ura erabili duen moduan hauteman dezakegu, bai eta bizitzaren zikloan zehar egindako ibilbidean ere; azken hori Zerua eta lurra (1992) lanarekin hasten da erakusketa honetan, eta literalki “birbobinatu” egiten da amaierako piezan, Jaiotza alderantzikatua (2014) deitutakoan.

Ameslariak (The Dreamers), 2013
Bideo-/Soinu-instalazioa
Bereizmen handiko zazpi bideo-kanal koloretan, gela ilun bateko horma batean bertikalki muntaturiko zazpi pantaila lauren gainean; lau soinu-kanal estereofoniko
Pantaila bakoitzaren neurriak: 155,5 x 92,5 x 12,7 cm
Gelaren neurriak: 3,5 x 6,5 x 6,5 m
Etengabeko erreprodukzioa
Antzezleak: Gleb Kaminer, Rebekah Rife, Mark Ofugi, Madison Corn, Sharon Ferguson, Christian Vincent, Katherine Mckalip

Erakusketa

Lau abesti

Lau abesti (Four Songs Bideo-zinta bilduma
Koloretan, soinu monoaurala
Iraupena: 33 min guztira
Lebitazioa txatartegian (Junkyard Levitation), 3 min 11 s
Xalotasun-abestiak (Songs of Innocence), 9 min 34 s
Hortz arteko tartea (The Space Between the Teeth), 9 min 10 s
Egia masaren indibiduazioaren bitartez (Truth Through Mass Individuation) 10 min 13 s
Laguntza teknikoa: Bobby Bielecki
WNET/Thirteen Television Laboratory (New York) estudioarekin elkarlanean ekoiztua; parte batzuk Synapse estudioan ekoitzi dira, Sirakusako Unibertsitatea, New York

El estanque reflejante

Urmael islatzailea (The Reflecting Pool), 1977–79
Koloretako bideo-zinta, soinu monoaurala
Proiektatutako irudiaren dimentsioak: 213,5 x 160 cm
7 min
Antzezlea: Bill Viola WNET/Thirteen Television Laboratory (New York) eta WXXI-TV Workshop (Rochester, New York) estudioetan ekoiztua

Argizko eta berozko erretratu bat

Chott el-Djerid (Argizko eta berozko erretratu bat) [Chott el-Djerid (A Portrait in Light and Heat)], 1979
Bideo-zinta, koloretan, soinu monoaurala
28 min
WNET/Thirteen Television Laboratory-n ekoiztua, New York

Zerua eta Lurra

Zerua eta Lurra (Heaven and Earth), 1992
Bideo-instalazioa
Gela txiki batean, lurretik sabairaino doan egurrezko zutabe bat dago. Zutabeak hutsune bat dauka erdigunean: aurrez aurre eta bost zentimetroko distantziak banatuta karkasa gabeko bi monitorek hartzen dute erdigune hori, eta zutabearen goiko eta beheko zatietan muntatuta daude; monitore bakoitzean, zuri-beltzezko bideo-irudi bat
Galeriaren dimentsioak: 2,9 x 4,9 x 5,5 m
Begiztan

Poliki biratzen den narrazioa

Poliki biratzen den narrazioa (Slowly Turning Narrative), 1992
Bideo-/Soinu-instalazioa Pantaila zentral birakari bat, alde batean ispilu bat duena; espazioaren alde banatan bideproiekzioko bi kanal, bat koloretan eta zuri-beltzean bestea, gela ilun handi batean; soinu monoaural anplifikatua, bozgorailu bat; soinu monoaural anplifikatua, bost bozgorailu
Proiektatutako irudiaren neurriak: 2,75 x 3,65 m
Gelaren neurriak: 4,3 x 6,1 x 12,5 m
Etengabeko erreprodukzioa

Agurra

Agurra (The Greeting), 1995
Bideo-/Soinu-instalazioa
Bideo-proiekzioa koloretan, espazio ilun bateko horman muntatua dagoen pantaila bertikal baten gainean; soinu estereofoniko anplifikatua
Proiektatutako irudiaren neurriak: 2,8 x 2,4 m Gelaren neurriak: 4,3 x 6,7 x 7,6 m
10 min 22 s
Antzezleak: Angela Black, Suzanne Peters, Bonnie Snyder

Beloak

Beloak (The Veiling), 1995
Bideo-/Soinu-instalazioa Bereizmen handiko bi bideo-kanal koloretan, gela handi ilun bateko ertzetatik proiektatuak, sabaitik zintzilikatuak dauden bederatzi gaza-oihaletan; bi soinu-kanal monoaural anplifikatu, lau bozgorailu Belo bakoitzaren neurriak: 2,4 x 3,3 m Gelaren neurriak: 3,5 x 7,4 x 11,5 m 30 min Antzezleak: Lora Stone, Gary Murphy

Catherineren gela

Catherineren gela (Catherine’s Room), 2001
Kolorezko bideo-poliptikoa kristal likidozko bost pantaila lautan, horman muntatua
38 x 246 x 5,7 cm
18 min 39 s
Antzezlea: Weba Garretson

Lau esku

Lau esku (Four Hands), 2001
Bideo-poliptiko zuri-beltza kristal likidozko lau pantaila lautan, apal baten gainean muntatua
22,9 x 129,5 x 20,3 cm
Etengabeko erreprodukzioa
Antzezleak: Blake Viola, Kira Perov, Bill Viola, Lois Stark

Egunerantz aurrera eginez

Egunerantz aurrera eginez (Going Forth By Day, 2002
) Bideo- /Soinu-instalazioa
Bost partetan proiektatutako irudi-zikloa
Bereizmen handiko bost bideo-kanal koloretan, gela ilun bateko hormetan proiektatuak; lau paneletarako bi soinu-kanal estereo; lau-soinu kanal espazial kuadrafoniko dituen panel bat
Gelaren neurriak: 5,2 x 9,15 x 19,5 m
34 min 30 s

Su emakumea

Su emakumea (Fire Woman), 2005
Bideo-/Soinu-instalazioa
Bereizmen handiko bideo-proiekzioa koloretan; lau soinu-kanal behe-bozgorailuekin (subwoofer 4.1)
Proiektatutako irudiaren tamaina: 5,8 x 3,25 m
11 min 12 s
Antzezlea: Robin Bonaccorsi

La ascensión de Tristán

Tristanen igoaldia (Mendiaren hotsa ur-jauzi baten azpian) [(Tristan’s Ascension (The Sound of a Mountain Under a Waterfall)], 2005
Bideo-/Soinu-instalazioa Bereizmen handiko bideo-proiekzioa koloretan; lau soinu-kanal behe-bozgorailuekin (subwoofer 4.1)
Proiektatutako irudiaren neurriak: 5,8 x 3,25 m
10 min 16 s
Antzezlea: John Hay

Gaubeila

Gaubeila (Night Vigil), 2005/2009
Bideo-instalazioa
Koloretako bideoen diptikoa, atzetik proiektatua, gela ilun bateko horma batean muntaturiko bi pantaila handitan
Proiektatutako irudiaren neurriak: 2,01 x 5,28 m
Gelaren neurriak: aldakorrak
9 min 20 s
Antzezleak: Jeff Mills, Lisa Rhoden

Los inocentes

Los inocentes (The Innocents), 2007
Díptico de vídeo de alta definición en color sobre dos pantallas planas montadas verticalmente en la pared
91,4 x 111,8 x 10,2 cm
6 min., 49 s.
Intérpretes: Anika Ballent, Andrei Viola

Artistak

bill viola kira perov

Viola, Bill

NUEVA YORK, 1951

Bill Viola New Yorken jaio zen 1951n eta 1973an bukatu zituen ikasketak Sirakusako Unibertsitatean. Bideo-artearen aitzindari izan da Viola, eta instalazioak, bideoak/filmak, soinu-inguruneak, panel lauen gaineko bideo-proiekzioak eta kontzertu,...

Ezagutu artista
bill viola kira perov

Perov, Kira

Kira Perov Bill Viola Studioko zuzendari exekutiboa da. 1979az geroztik, estuki aritu da bere senar eta bazkide den Bill Violarekin elkarlanean, artistaren bideo eta instalazio guztietako produkzioa kudeatzen, sormen-ikuspegitik orientatzen eta...

Partekatu