THE INNOCENTS
Errugabeak (The Innocents) Antzaldatzeak (Transfigurations) bildumako parte da, artistak denboraren iragatearen eta barne-izatearen eraldaketa-prozesuaren inguruan hausnarketa egiteko baliatzen duen lan-multzoa. Ibn al’ Arabi Erdi Aroko mistikoak amaiera gabeko bidaia gisa deskribatzen du bizitza: " Nia bazterrik gabeko ozeano bat da. Hari begiratuz gero, ez du ez hasierarik ez amaierarik, mundu honetan eta hurrengoan". Giza-bizitzaren eternitatearen ikuskera sakon hori modu adierazgarrian adierazten da bildumako lanetan, zeinetan artistak ura erabiltzen duen transformazioaren metafora gisa.
Diptikoan bi pertsona gazte ageri dira, gizon bat eta emakume bat, helduarora igarotzeko momentuan. Itzalen artetik ageri dira banan-banan, eta, ikuslearengana gerturatu ahala, gero eta argiago ikus daitezke beren begitarteak. Bidaia bakardadean egingo dutela jabetzen gara, eta ez dutela elkarrekin harremanik izango. Ur-gortina bat igarotzen du bakoitzak, pasatzerakoan gehiago astintzen dena. Argiztaturiko eremura igarotzean, blai eginda eta zorabiatuta, sarbide-erritu bat edo beren jaiotza propioa iragan balituzkete bezala, iritsi direla ohartuko dira. Hala ere, gutxika-gutxika, geldo eta halabeharrez, ateratako lekura itzuliko dira, argitik uretara, eta uretatik iluntasunera, jaiotzaren eta heriotzaren zikloarekin jarraitzeko.