THE REFLECTING POOL
Gizon bat basotik atera eta urmael baten parean gelditzen da. Bat-batean, salto egiten du, eta denbora gelditu egiten da. Eszena geldian ikus daitezkeen mugimendu eta aldaketa guztiak urmaelaren azaleko isla eta ondulazioetara mugatzen dira. Denbora hedatu egiten da, ur-azalean baino hauteman ezin daitekeen ekintza-segida batek markatua. Lanak norbanakoa naturaren mundura iristen deneko unearen inguruan hausnartzen du; bataio bat bezalakoa da une hori, irudi birtualen eta zeharkako pertzepzioen mundura sartzeko modua.