FIRE WOMAN

Su emakumea (Fire Woman) hilzorian dagoen gizon baten begitazioa da. Emakume baten soslaia ageri da argi kontra, suzko horma baten aurrean. Minutu batzuen ondoren, emakumeak aurrera egiten du, besoak irekitzen ditu eta bere isla propioan hondoratzen da. Pasio biziaren sugarrek barne-begirada biltzen dutenean, eta desio fisikoa berriz itzuliko ez dela jakiteak ikuslea itsutzen duenean, azalera islatzailea birrindu egiten da eta bere funtsezko egoerara itzultzen da: argi puruzko ondulazio leun izatera. Pantaila bertikal handi batean proiektaturiko irudiek osatzen dute Su emakumea instalazioa. Lau soinu-kanal inguratzailek betetzen dute espazioa.