Olafur Eliasson: bizitza errealean
2020.02.14 - 2021.04.11
Olafur Eliasson artista daniar-islandiarrak (1967) ikuslearen esperientzia kokatzen du bere artearen ardatzean. Olafur Eliasson: bizitza errealean erakusketak gaur egun puri-purian dauden gaiak aztertzen ditu 1990etik gaurdaino egindako hogeita hamar bat piezaren bidez. Erakusketa osatzen duten eskulturek, argazkiek, pinturek eta instalazioek islak eta koloreak erabiltzen dituzte, eta aurre egiten diote gure ingurunea hautemateko eta ingurune horretan mugitzeko moduari. Eliassonek era guztietako materialak erabiltzen ditu: adibidez, goroldioa, ura, glaziarretako izotza, lainoa, argia eta metal islatzaileak. Horiez baliatuta, inguratzen gaituen mundu fisikoa ulertzeko eta hautemateko moduari buruz hausnartzera gonbidatzen ditu bisitariak.
Eliassonen artea pertzepzioarekiko, mugimenduarekiko, esperientzia fisikoarekiko eta sentsazioekiko duen interesetik sortzen da. Haren jardunaren gakoen artean, hiru azpimarratu behar ditugu: naturarekiko kezka, Islandian eman zuen denboran sortutakoa; geometriari buruzko ikerketa; eta inguruko mundua hautemateko eta sentitzeko eta hari forma emateko moduari buruz egiten ari den azterketa. Berlinen duen estudioa, Studio Olafur Eliasson, lan-eremu bat da, baina baita elkartzeko eta elkarrizketarako gune bat ere. Bertan, eskarmentu handiko askotariko artisauak, arkitektoak, artxibozainak, ikertzaileak, administratzaileak, sukaldariak, programatzaileak, arte-historialariak eta teknikari espezializatuak biltzen dira.
Eliassonen jarduna artelanaz, erakusketaz eta esku-hartze publikoaz harago doa, eta proiektu arkitektonikoak ere hartzen ditu barnean. Eliasson ziur dago arteak oso eragin handia duela museoaz haraindiko munduan. Horren haritik, eguzki-lanparak sortu ditu argindarrik ez duten komunitateetarako, tailer artistikoak egin ditu errefuxiatuentzat eta asilo-eskatzaileentzat, instalazio artistikoak prestatu ditu larrialdi klimatikoaz are gehiago ohartarazteko, eta, 2019ko urrian, Garapenerako Nazio Batuen Programaren Borondate Oneko enbaxadore aukeratu dute. Olafur Eliassonen arabera, “artea ez da objektua, baizik eta objektuak munduari egiten diona”.
Tate Modern museoak Guggenheim Bilbao Museoarekin batera antolatutako erakusketa
Komisarioak: Mark Godfrey eta Lucía Agirre
Erakusketa
Olafur Eliasson
Maketa-gela (Model Room), 2003
Altzairuzko hankadun egurrezko mahaia, teknika mistoko ereduak, maketak eta prototipoak
Neurri aldakorrak
Instalazioaren bista: Guggenheim Bilbao Museoa, 2020
Moderna Museet, Stockholm. 2015ean erosia honako hauen funtsekin: The Anna-Stina
Malmborg and Gunnar Höglund Foundation
© 2003 Olafur Eliasson
Olafur Eliasson
Zure kolore-atlas atmosferikoa (Your atmospheric colour atlas), 2009
Argi fluoreszenteak, koloretako iragazkiak (gorria, berdea, urdina), aluminioa,
altzairua, hartxintxarra eta laino-sorgailua
Neurri aldakorrak
Instalazioaren bista: Guggenheim Bilbao Museoa, 2020
ARoS Aarhus Kunstmuseum, Danimarka
© 2009 Olafur Eliasson
Olafur Eliasson
Big Bang iturria (Big Bang Fountain), 2014
Ura, argi estroboskopikoa, ponpa, pita, altzairu herdoilgaitza, zura, aparra,
plastikoa, kontrol-unitatea, tindagaia
165 x 160 x 160 cm
Instalazioaren bista: Guggenheim Bilbao Museoa, 2020
Argazkia: Erika Ede
Artistaren eskaintza: neugerriemschneider, Berlin; Tanya Bonakdar Gallery, New York / Los
Ángeles
© 2014 Olafur Eliasson
Olafur Eliasson
Glaziarren urtzearen seriea 1999/2019 (The glacier melt series 1999/2019), 2019
Koloretako 30 kopia,
31 x 91 x 2,4 cm bakoitza
Instalazioaren bista: Guggenheim Bilbao Museoa, 2020
Artistaren eskaintza: neugerriemschneider, Berlin; Tanya Bonakdar Gallery, New York / Los
Ángeles
© 2019 Olafur Eliasson