208. gela
Haurtzaroan, Eliasson tarteka Islandiara joaten zenez, konexio handia garatu zuen gurasoen jaioterriarekin eta hango paisaiarekin. 1999. urtean, Islandiako dozenaka glaziarri argazkia atera zien Glaziarren seriea (The glacier series) izeneko obrarako. Handik hogei urtera, berriro itzuli zen beste behin argazkiak ateratzera. Glaziarren urtzearen seriea 1999/2019 (The glacier melt series 1999/2019, 2019) lanean, 1999ko eta 2019ko hogeita hamar irudi-bikote biltzen dira, eta gure planetarengan berotze globalak duen inpaktu dramatikoa erakusten dute.
Halaber, gela horretan, sabaitik kable batekin zintzilikatuta, haizagailu elektrikoa mugitzen da modu ibiltarian eta irregularrean espazioan barrena. Haizagailua (Ventilator, 1997) izeneko eskultura zinetikoa, readymade erakoa, higitzen duen aireak bultzatzen du.
Azkenik, bisitariak sofa luze bat aurkituko du, segmentu modularrez osatua eta ehundutako artilezko oihal berezi batekin estalia. Eliasson-ek diseinatu zuen Danimarkako Kvadrat ehun-markaren lankidetzarekin, eta jaistean itsasaldiak atzean uzten duen harearen ondulazioa gogorarazten du sofak.