203. gela
Kolore batentzako gela (Room for one colour, 1997) lanean, gela zuri bateko sabaian ipinitako lanparek uhin bakarreko argi horia ematen dute, zeinarekin espazioak kolore horia hartzen baitu, eta, era horretan, ikusleak kolore horiak, beltzak eta tonu grisak bakarrik ikusten ditu. Ingurune horiaren aurreko erreakzio moduan, espazio horretatik ateratakoan, une batez isla urdinxka bat nabarituko du ikusleak.