204. gela
Big Bang iturria (Big Bang Fountain, 2014) obran, iturri bat argitzen duen argi estroboskopiko bat dago, eta argi horri esker ikusleak zurrustaren irudia izoztuta ikusten du, etengabe aldatzen den sekuentzia baten arabera, forma eskultoriko paregabe eta iragarrezinak osatuz. Une bat besterik ez dute irauten.