209. gela
1990eko hamarkadaren erdialdetik egin du lan Eliassonek ispilu eta islekin. Areto honetan, Zure ikuspegi espirala (2002) eta Zure leiho planetarioa (2019) daude, zenbait lana esekirekin batera: Haize hotzeko esfera (2012), Izar-hautsaren partikula (2014) eta Bizitza errealean (2019).
Artistarentzat, esperientzia ludiko bisuala baino zerbait gehiago dira artelan horiek. Zure ikuspegi espirala eta Zure leiho planetarioa lanetan, adibidez, isla ugariek ikusten ari garena birkonfiguratzen dute. Ikuspegi exberdinak agertzen zaizkigu aldi berean; hori dela eta, beste era batzuetara hautematen dugu gure posizioa. Espazioa kontrolatzeari uko egiteko eta nolabaiteko ziurgabetasunari jarraitzeko aukera dugu. Esfera bakoitza printzipio geometriko baten arabera egituratuta dago; printzipio hori erregularra da, baina konplexua. Batez ere espiralak interesatzen zaizkio artistari, energia-sentsazioa sortzen baitute, bai objektuaren barruan, bai objektutik kanpo, inguruko hormetan sortzen den argi eta itzalen arteko jokuari esker.
Zure irudizko etorkizuna (2020) lanean, sabaian jarritako ispilu baten gainean muntatu den arku erdizirkular bat bere islarekin konbinatzen da bisualki, ispiluaren gainazala zeharkatzen duen uztai erraldoi baten ilusioa sortzeko, aretoaren benetako espazioa eta ispiluko espazio birtuala elkartuta.