image
Iragandako erakusketa

Lee Krasner. Kolore bizia

2020.09.18 - 2021.01.10

Lee Krasnerrek (1908–1984) Lena Krassner zuen jatorrizko izena, Brooklynen jaio zen eta errusiar judu ortodoxo emigranteen familia batean hazi zen. 14 urterekin, artean jardutea erabaki zuen, eta New Yorkeko lehen sortzaileetako bat izan zen planteamendu erabat abstraktua hartzen, espresionismo abstraktuaren aitzindari bihurtuz. 1942an bere lanak French and American Painting izenburua zuen talde-erakusketan sartu zituzten eta, erakusketa hartan parte hartu zuten artistetatik bakarra baitzen ezagutzen ez zuena —Jackson Pollock—, Krasnerrek haren estudioa bisitatzera joatea erabaki zuen. Era hartan hasi zen bien arteko harremana; 1945ean ezkondu eta Springsera joan ziren bizitzera, Long Islandera.

Bere garaikide askok ez bezala, Krasnerrek uko egin zion “izenpe bereizgarri” bat sortzeari, “zurruna eta batere bizia ez zen” gauza iruditzen zitzaion-eta. Obra-zikloak landuz, etengabe bilatu zituen benetako adierazpena lortzeko bitarteko berriak, baita garairik nahasienetan ere —Pollocken ezegonkortasun emozionalaren eta haren bat-bateko heriotzaren ondoriozkoetan, 1956an hil baitzen auto-istripu batean—. Krasnerren izpiritu bikaina argi antzematen da bere estudioan berrogeita hamar urte baino gehiagotan sortu zituen eta erakusketa honetan ospatzen ditugun obren multzoaren bidez.


Londreseko Barbican Centre museoak Guggenheim Bilbao Museoarekin batera antolatutako erakusketa. Terra Foundation for American Art fundazioaren laguntzarekin

Komisarioak: Eleanor Nairne eta Lucía Agirre

Lee Krasner
Borroka (Combat), 1965
Olio-pintura mihise gainean
179 × 410,4 cm
National Gallery of Victoria, Melbourne,
Felton Bequest, 1992 (IC1-1992).
© The Pollock-Krasner Foundation

Erakusketa

Autorretrato

Lee Krasner
Autorretratua (Self-Portrait), c. 1928
Olio-pintura mihise gainean
76,5 x 63,8 cm
The Jewish Museum, New York. Erosketa: Esther Leah Ritz Bequest; B. Gerald Cantor, Lady Kathleen Epstein, eta Louis E. and Rosalyn M.Schecter Gifts, truke bidez; Fine Arts Acquisitions Committee Fund; eta Miriam Handler Fund, 2008–32
© The Pollock-Krasner Foundation.
Eskaintza, Jewish Museum-ek (New York)

Estudio de desnudo

Lee Krasner
Estudioa biluzitik (Study from the Nude), 1933
Conté arkatza paper gainean
51,4 x 37,7 cm
Pollock-Krasner Foundation, New York
Irudia honen eskaintza: Kasmin Gallery, New York

Color hecho añicos

Lee Krasner
Kolore birrindua (Shattered Color), 1947
Olio-pintura mihise gainean
53,3 × 66 cm
Guild Hall Museum, East Hampton, New York
© The Pollock-Krasner Foundation.
Christie’s Images Limited-ek eskainia.

Fotografía de uno de los diseños para los escaparates del War Service

Lee Krasner
Gerra-zerbitzua delakorako egindako erakusleihoen diseinuetako baten argazkia (jatorrizko collagea galduta dago), 1942
Fotomuntaketa eta collagea
Neurri ezezagunak
Jackson Pollock and Lee Krasner Papers, Archives of American Art, Smithsonian Institution, Wahsington DC

Águila calva

Lee Krasner
Arrano buruzuria (Bald Eagle), 1955
Olio-pintura, paper eta mihise collagea liho gainean
195,6 x 130,8 cm
Bilduma: Audrey Irmasen, Los Angeles
© The Pollock-Krasner Foundation
Argazkia: Jonathan Urban

Profecía

Lee Krasner
Profezia (Prophecy), 1956
Olio-pintura kotoizko olana gainean
147,6 × 86,4 cm
Bilduma pribatua
© The Pollock-Krasner Foundation
Kasmin Gallery-k (New York) eskainia
Argazkia: Christopher Stach

Estampida polar

Lee Krasner
Ikaraldi polarra (Polar Stampede), 1960
Olio-pintura mihise gainean
243,8 x 412,4 cm
Doris and Donald Fisher Collection, San Francisco Museum of Modern Art
© The Pollock-Krasner Foundation.
Kasmin Gallery-k (New York) eskainia.

Sirena

Lee Krasner
Sirena (Siren), 1966
Olio-pintura mihise gainean
128,6 x 206,1 cm
Hirshhorn Museum and Sculpture Garden, Washington D.C. The Joseph H. Hirshhorn Bequest, 1981, 86.2768
© The Pollock-Krasner Foundation.
Argazkia: Cathy Carver (Hirshhorn Museum and Sculpture Garden).

Semilla n.º 21

Lee Krasner
Hazia, 21. zk. (Seed No. 21), 1969
Gouachea Howell paper gainean
38,1 x 48,9 cm
Bilduma pribatua

Palingenesia

Lee Krasner
Palingenesia (Palingenesis), 1971
Olio-pintura mihise gainean
208,3 × 340,4 cm
Pollock-Krasner Foundation, New York
© The Pollock-Krasner Foundation.
Kasmin Gallery-k (New York) eskainia.

Imperativo

Lee Krasner
Inperatiboa (Imperative), 1976
Olio-pintura, ikatz-ziria eta papera mihise gainean
127 x 127 cm
National Gallery of Art, Washington D.C.
Dohaintza: Eugene Victor Thaw eta emaztea National Gallery of Art-en 50. urteurrena dela-eta © The Pollock-Krasner Foundation.
National Gallery of Art-ek (Washington D.C.) eskainia

Artista

lee krasner web

Krasner, Lee

Brooklynen, New York, 1908 | New York, 1984

  “Emakumea nintzen, judua, alarguna, arrunt margolari ona —eskerrik asko—, eta apur bat independenteegia”. Lee Krasner

Ezagutu artista

Partekatu