Oinarrizko saila marrazkiak
Krasnerrentzat, obra bakoitzak bere barrutik sortu behar zuen egiaz, eta, hortaz, ez zuen inoiz bere margolanak prestatzeko zirriborrorik egiten. 1968an, ordea, Douglass Howell bertako artisauak eskuz egindako paper sorta bat aurkitu zuen, eta corpus artistiko berri baterako erabiltzea erabaki zuen. Kasu honetan pigmentu puru bat edo bi bakarrik erabiltzearen soiltasunarekin esperimentatu zuen: “Amorratzen nengoen hura egiteko, eta lanak aitaren batean atera ziren”.