Lee jaio da
1928ko udan, Krasnerrek ispilu bat iltzatu zuen bere gurasoen etxeko lorategiko zuhaitz batean, Greenlawn-en, Long Island-en, eta bere buruaren erretratua egitera jarri zen atzealde basotsu baten aurrean. Artista-mantal batekin jantzita eta eskuan zapi bati eta pintzel batzuei eutsiz, lanean diharduen margolari gazte baten irudi bikaina gauzatzen du, haren begirada boteretsuak bere anbizioaren indarra iradokitzen duelarik. 19 urte zituen, graduatu berria zen Cooper Union-eko Women‘s Art School-en eta, aldi labur batez Art Students League-ra joan ondoren, National Academy of Design izentsuan ikasten hastekoa zen; hango aire zabaleko marrazketa-eskolara sartzea espero zuen olio-pinturaz egindako autorretratu hari esker.
Akademian ez zioten sinetsi halako kalitatea zuen aire zabaleko erretratu bat egiteko gai izan zenik, baina berak protesta egin zuen, eta eskolan onartzea lortu zuen. Hala ere, Akademiaren ikuspegi tradizionalaren aurka borrokatzen jarraitu zuen, zeina ”denboran izoztutako giro erdipurdikoa eta erabat antzua” izateagatik kritikatu baitzuen.