Euskal artisten programa, 2015–19
2022.07.08 - 2022.09.06
Erakusketa honek Basque Artist Program parte hartu duten hamar sortzaileren obrak biltzen ditu. Programa Guggenheim Bilbao Museoaren eta New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museumen baterako ekimena da, 2015ean sortua, eta EAEn jaioak diren edo orain bertan bizi diren artistei zuzenduta dago. Urtero bi sortzaile aukeratzen dira, New Yorkeko eszena artistikoari buruzko orientazio-saio trinko batean parte hartu eta prestakuntza-esperientzia berezia bizi dezaten, elkartrukea eta garapen profesionala bultzatzea helburu hartuta. Raquel Asensi, Nora Aurrekoetxea Etxebarria, Helena Go i, Jon Gorospe, Gala Kn rr, Maite Pinto, Karla Tobar Abarca, Alain Urrutia, Cristian Villavicencio eta Diego Vivanco dira erakusketa honetarako hautatutako artista garaikideak. Pintura, eskultura, paper gaineko obra, argazkia, bideoa, kokapen zehatzeko instalazioa edo performancea bezalako bitartekoak baliatuz, hainbat gai jorratu dituzte beren lanetan, hala nola nortasuna, historia, irudikapena eta memoria —banakakoa zein kolektiboa—. Erakusketak, beraz, programan parte hartu ondoren sortzaile horiek hainbat praktika garaikideren bitartez egin dituzten lanen hautaketa koherente bat aurkezten du.
Komisarioak: Lucía Agirre eta Geaninne Gutiérrez-Guimarães, arte-arduradunak, Guggenheim Bilbao Museoa
Karla Tobar Abarca (Quito, 1981)
<eskaner-motxila>proiektua_dokumentala
(<scanner-pack>project_documentary), 2022
Bideoa, koloretan, estereo-soinua, 30 min
Artistaren bilduma
Argazkia © Karla Tobar