Karla Tobar Abarca

Quito, 1981

Karla-Tobar

Karla Tobar Abarcaren Margolan bihurrituak sailak artistak bere ibilbidean zehar aztertu izan dituen askotariko esanahi-mailak biltzen ditu. Piezotan sinbiosia sortzen da artearen eta teknologiaren artean: elementu teknologikoak hartu eta zentzumenei lotutako hizkuntza piktoriko bat berrasmatzen du artistak, ikusmenari eta ukimenari lotua batez ere. Motxilan eskaner bat hartuta hainbat hiritako kaleetan barrena zebiltzala artistak berak zein berarekin lankidetzan ari ziren lagunek digitalizatutako irudiak ditu oinarri obra esekiotan ageri den ikonografiak. Bideoan jasota dago ekintza, eta hura ere ikusgai dago areto honetan. Emaitza ukipen-irudiz osatutako sail bat da, eskaneatzeko gailu mugikor horietatik atereak eta artistak, plastikozko laminak erabilita, forma abstraktu gisa berrinterpretatuak. Panel bigun malgu horiek tolestatu eta bihurrituta, beren tolesak nabarmentzen dituen argi leunari esker, gorputzaren keinu performatiboaren bitartez lortutako irudi zatikatua gorpuzten dute Margolan bihurrituek.