Jon Gorospe

Vitoria-Gasteiz, 1986

Polished-Cities
Hiri leunduak lanean, mundu osoko hirietan —Berlin, Milan, New York, Oslo, Singapur— argazkitan jaso dituen eraikin garaikideak aztertzen ditu Jon Gorospek. Instalazioa zuri-beltzeko irudi fotografikoen sail batek osatzen du. Ordena geometriko zehatz bati jarraituta antolatutako eraikin aratzak erakusten dituzten irudiak dira, eta batzuei akrilikozko xafla gorriak gehitu dizkie artistak, metropoliko bizitzaren erritmo frenetikoaren erakusgarri. Gainjarritako irudien artean sortzen den elkarrizketak eta kolorearekiko kontrasteak beren ingurune urbanoaren testuingurutik ateratzen dituzte eraikinak. Gaur egungo kontsumo-kulturan dagoen edertasunaren kontzeptua aztergai hartuta Byung-Chul Han filosofo korear-alemaniarrak 2015ean argitaratu zuen Die Errettung des Schönen (“Edertasunaren salbamena”) Iiburuan inspiratuta, Gorospek gizarte distopiko bat berrinterpretatzen du hiri garaikidearen egitura modular, sarekara eta simetrikoen irudi garbien bitartez.