Maite Pinto

Logroño, 1993

Maite-Pinto

Maite Pintoren praktika artistikoak bai banakoaren bai taldearen memoria eta identitatea hartzen ditu ardatz: askotariko artxibo publiko eta pribatuetatik lortutako argazkietatik abiatuta, berregin egiten ditu grabatu-teknikaren bitartez. Etxetik alde egitera behartuta 1937an Habana baporean Southamptonera (Erresuma Batua) bidali zituzten adin txikiko milaka ume euskaldunetako batzuen argazkietan oinarritu da artista honako obra hauek egiteko. Lekualdaketa-, zatiketa- eta galera-testuinguru horretan, kolektibo bateko kide izatearen premia ematen dute aditzera irudiek, eta agerian jartzen dute, baita ere, talde-izaera hori gaurdaino nola iritsi den Association for the UK Basque Children elkartearen dokumentazio-lanaren bitartez. Modu horretara azpimarratu egiten du gertakari hark ume haien bizitzetan izan zuen eragina.