Nora Aurrekoetxea Etxebarria

Bilbo, 1989

Nora-Aurrekoetxea

Nora Aurrekoetxea Etxebarriak lehen planora ekartzen ditu ezkutuan egon ohi diren eraikuntza-materialak, eta eztainu, brontze eta zilarrezko eraztunak bai eta txirikordak txertatu eta zintzilikatzeko euskarri bihurtzen ditu. Obra honetan, hagaxka korrugatu soil eta puntazorrotzak erabili ditu pladurrezko panelak elkartu eta doitzeko; zutik mantentzeko elkarren beharra duten elementuak denak ere. Eraztunak eta txirikordak —zenbait kulturatan pertsonen arteko harreman jakin batzuk adierazten dituzten arketipoak—, aldiz, beregainak dira, independenteak. Gorputzetik bereizitako ile txirikordatuak edo hatzik gabeko eraztunak gorputzaren presentzia eta esanahia galtzen dute eta, hartara, igarri beharreko jatorria eta historia duten objektu berri bihurtzen dira.