Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.

Raquel Asensi

Bilbo, 1989

Raquel-Asensi

Performancearen, hitzaren edo objektu eskultorikoaren bidez, naturala eta artifiziala elementu bakar batean uztartzen dira Raquel Asensiren obran. Bere piezetako batean, bi mundu horiek bateratzen ditu zeramikak, deskonposatzerakoan naturara itzuliko den gorputzaren hedapen bihurtzen baitu toskazko maskara bat. Bestean, berriz, Kantauri itsasoko algen arrastoak gres beiratuan “harritzen” ditu artistak, eta materialaren gainean efektuak sortzeko erabiltzen ditu haien errautsak, klima-aldaketaren eraginez itsaspeko basoek jasaten duten deforestazioaren testigantza gisa. Gure garaiko basakeria edertasun bihurtzen du Asensik, eta trinkotu egiten du arretagunea bertan ezartzeko helburuz, baita aro honetako dinamika frenetikoaren eta haren suntsikortasunaren inguruko hausnarketari leku bat egiteko helburuz ere.