FUTURE
Erakusketaren azken atala ikasle belaunaldi gazte baten lanari eskainia da, mende honen amaieran —automobila sortu zeneko berrehungarren urteurrena beteko denean— mugikortasuna nolakoa izango den imajinatzeko erronkari erantzunez prestatu duten lanari, alegia.
Horrela ixten da erakusketako ibilbidearen zirkulua, autoen asmatzaileek duela ehun urte baino gehiago gainditu behar izan zituzten zailtasun berei helduta: hirietako auto-pilaketak, baliabideen urritasuna eta kutsadura; denak ere klima-aldaketak areagotuak eta, oraingo honetan, etorkizunari begira aurkeztuak. Hamabost izan dira erakusketarako aukeratutako diseinu eta arkitektura arloko nazioarteko eskolak (lau kontinente ezberdinetakoak), eta askatasun osoa izan dute mugikortasunaren etorkizunaz dituzten ikuspegiak jorratzeko. Maketa, ikus-entzunezko, 3D irudikapen, marrazki eta idazkien bidez, areto honetan ikusgai dauden proposamenek agerian uzten dute ikasleek industria arloko kide, diseinatzaile, artista eta arkitekto ugarirekin izandako elkarlana.
- Art Center Pasadena
- Delft University of Technology
- ETH Zurich - Gramazio Kohler Research
- Hongik University
- Politecnico di Milano
- Royal College of Art
- Tecnológico de Monterrey
- Tsinghua University
- Umeå Institute of Design
- Mondragon Unibertsitatea
- Universidad de Navarra
- University of Cape Town
- University of Tokyo
- Yale
- Massachusetts Institute of Technology (MIT)