Tsinghua University

Shenzhengo etorkizuneko mugikortasun-zentroa

Etorkizuneko Giza Habitat Ikasketen Institutua gaur egun dagoen arkitektura-eskolarik modernoenetakoa da, baita diziplinartekoenetakoa ere. Tsinghua Shenzhen Graduondoko Nazioarteko Eskolak  eskaintzen dituen zazpi arlo tematikoetako bat dira Etorkizuneko Giza Habitat Ikasketak. Arkitektoek eta hirigileek aurrerantzean izango dituzten erronkak ditu ardatz, eta teknologiarik modernoenak erabiltzen ditu etorkizuneko gizarteen premiak definitzeko, izan bakarkakoak, kolektiboak zein espazialak.

Mugikortasuna da gai nagusietako bat. Pertsonen, ondasunen eta zerbitzuen hiriko joan-etorriek  asmamen handiko irtenbideak eskatzen dituzte arazo konplexuei erantzun ahal izateko, bereziki mugikortasun hori zirkularra izango baldin bada . Teknologia digitalean oinarrituriko eta Arkitekturako Masterrean integratutako ikerketa-jardueren bitartez, ikasleek, hezitzaileek eta ikertzaileek elkarrekin jorratzen dituzte denborari, erosotasunari eta kontzientziari uko egin gabe mugikortasun arduratsua lortzeko bide posibleak. Erakutsitako proiektuek —Weaving City, Plan BEE eta Zero-Gravity City— agerian jartzen dute Tsinghua Shenzhen Graduondoko Nazioarteko Eskolak eta Etorkizuneko Giza Habitat Ikasketen Institutuak duten berezko erabakitasuna.

sigs.tsinghua.edu.cn

Mentoreak
Louise Holloway, Peter Russell, Gao Yan, Tom Verebes

Taldekideak
Abdullah Almohaisen, Shefali Chari, Gao Mengrong, Chester Goh, Manpreet Hanspal, Hong Yuhan, Li Yingyue, Mo Sifeng, Siddhi Rathi, Akshita Rathore, Rithik Reddy, Shreya Shahane, Tang Hao, Shukwan Tung (Ken), Thivya Velusamy, Chen Wei, Wei Tianxi, Xu Zhiwei

Kideak
BYD Auto Co., Ltd, Txina
New York Institute of Technology, AEB