ArtCenter College of Design, Pasadena, California
Etorkizuneko Pasadena
Etorkizunerako ikuspegi bat Pasadenarako
ArtCenter College of Design Pasadenan dago, Kalifornian, hamabost bat kilometro Los Angelesetik iparraldera eta Hollywoodetik ekialdera, laster General Motorsen diseinu-campus berria hartuko duen ingurunean. Pasadena joan den mendean zehar garatu zen, eta automobilaren erabilera orokortuan oinarrituta tankeratu zen, zeinak berarekin ekarri baitzituen hala abantailak nola erronkak. Autobideek azkartu egin zituzten joan-etorriak, baina auzoak bereizi eta bakandu zituzten. Norbanakoen ibilgailuek independentzia handiagoa eskaintzen zuten, baina kutsadura areagotu zuten eta ibilgailuen igorpenak mugatzeko arautegi eta neurri globalen premia ekarri zuten.
Egun ditugun erronka nagusiei erantzunez, ArtCenterreko ikasleen lanak erakusgai jartzen du Pasadena eta Los Angeles bezalako hirietako biztanleak nola biziko eta mugituko diren etorkizunean. Aintzat hartzen du ingurumenaren gaineko eragina eta, baita ere, elektrifikazioak eta automatizazioak nolako eginkizuna izango duten segurtasuna bultzatzeko eta trafikoaren zirkulazioa optimizatzeko orduan. Orobat, kontuan hartzen du airea, aireko taxien eta aireontzi-mota berrien bidezko mugikortasuna errealitate bihurtzen ari baita azkar batean.
Mentoreak
Lorne Buchman, Marek Djordjevic, Jered Gold, Karen Hofmann, John Krsteski, Jordan Meadows, Stephen Nowlin, Jay Sanders, Stewart Reed, Geoff Wardle
Taldekideak
Yingfei Taylor Chen, Omar Gonzalez, Frank Guan, Jingdian Elijah Li, Alex Lopez, Venus Marenco, Beichen Aven Shi, Emi Taniguchi, Jackson Zhang, Ao Zhou
Kideak
Ford Motor Company, AEB
Genesis, AEB
Honda Motor Company, AEB
Spinifex Group, AEB