Delft University of Technology
The Berlage Center for Advanced Studies in Architecture Urban Design
Automobilak bultzatzen du arkitektura
Proiektu honek errepide bidezko bidaia zinematografiko bat aurkezten du, etorkizuneko autoak ingurune eraikiaren diseinuan izango dituen inplikazioak irudikatzen dituena. Aparkaleku arrunt baten aztarna eta auto baten bolumena uztartuz, instalazioaren barrualdeak marrazki bizidunezko film bat eskaintzen digu, esperientzia espazial berriak ilustratzen dituena etorkizuneko autoaren ikuspegitik.
Duela mende bat baino gehiago autoa asmatu izanak erronka berriak planteatu zizkien arkitektoei eta hirigileei, izan ere, eraikin eta gune berriak sortu eta egokitu behar izan zituzten ibilgailuak ekoitzi, sal-erosi, erregaiz hornitu eta apartatu ahal izateko, baita haien mantentze-lanak egin ahal izateko ere. Filmak aztergai du nola etorkizuneko autoak eraikin berrien diseinua eta beste batzuen berregokitzea bultzatuko duen, etorkizuneko gizartearen premiak asetzeko.
Automobil-kontzesionario, lur azpiko aparkaleku, auto-garbiketa zerbitzu, gasolindegi, bateriak ordezkatzeko gune, atsedenleku, jasotze-puntu, merkataritza-zentro, eliza, zinema, motel eta karabana-kanpin artea joan-etorrian, filmak kontatzen du nola etorkizuneko autoak diseinu-aukera berriak ekarriko dituen gure eraikin, hiri, azpiegitura eta lurraldeetarako.
Mentorea
Salomon Frausto
Taldekideak
Kees Kaan, Dick van Gameren, Juan Benavides, Berlage Generation 32