Tecnológico de Monterrey
Askotariko helmugak
Proiektu honek bestelako mugikortasun mota bat lortzeko ibilbide bat proposatzen du, eta agerian uzten du automobilak hirien garapenean izan duen eragina, kontuan hartuta azken horien hazkundeak ibilgailu kopurua areagotzea ekarri duela, baita parekotasun falta ere espazioari dagokionez. Eta, Hegoaldean, automobilaren etorkizuna “hurbileko” hirietara trantsizioa egiteko lanabes bilakatuko balitz?
Aireportuetan hegaldien irteerak adierazten dituen taula ikonikoa abiapuntu hartuta, mugikortasuna hartu dugu gogoetagai, eta Mexikoko hirien oraina eta etorkizunaren arteko lotura ezarri dugu, hiri-dinamikak irudikatu ditugu Guadalajarako eta Monterreyko kartografia gainean, eta ibilgailu-klase berri bat proposatu dugu: irekiak, garbiak baino gehiago; antolatuak, partekatuak baino gehiago; hiritarrak, urbanoak baino gehiago. Helburua bidezkoagoa eta berdinzaleagoa den mugikortasun-eredu batera igarotzea da, garai berri baterako mugikortasun sistemikora.
Mentoreak
Alfredo Hidalgo Rasmussen, Xóchitl Arias González, Rossana Valdivia Pallares (koordinatzaileak), Juan José Ramos Álvarez, Lucas Néstor Hoops, Agustín Solórzano Gil, Matías Peraza Reyes; Juan Pablo Murra, Roberto Íñiguez Flores, Jorge Blando Martínez, Carla Díez de Marina (babesle instituzionalak)
Taldekideak
Daniela Cruz Naranjo, Edgar Egurrola Hernández, Sebastián Fajardo Turner, Luis Natera Orozco, Axel Martínez Avendaño, Luisa Medina Martínez, Itzel Zacnicté Molina Ramírez, Alejandro Pineda Cortés, Cristina Preisser Roca, Sandra Solís Florido, Frida Sofía Suárez, Juan Manuel Mendoza Coronel, Naoto Kobayashi (diseinu- eta ekoizpen-taldea), Andrés Santín Godoy (mapping), Daniel Savedra Olivo (diseinu grafikoa), Luis Córdova (topografia-maketak), José Manuel Serranía Prieto (automobil-maketak), José de la O Campos, Ramiro Estrada Sainz, Nélida Escobedo Ruiz (aholkulariak)
Kidea
Iberdrola, Espainia