Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.

University of Cape Town

U+, US+

U+ Lurmutur Hirian (Hegoafrika) eta inguruetan pertsonen mugikortasuna hobetzeko eta perfekzionatzeko pragmatika aurreratu bat aplikatzen duen proposamen kontzeptual bat da. Esku hartze espekulatibo horrek hirira eta haren aldirietara sartu eta irteteko orduan eragina duten faktore historiko, ekonomiko eta soziopolitiko sail garrantzitsu bati egiten dio aurre, hego hemisferioko beste hiri batzuetan ere agertzen den dinamika izanik. Ondorioz atera den monoibilgailuaren prototipoa espazio, denbora eta energia arazoak optimizatzeko diseinatuta dago, eta garraio publiko modu bakarra proposatzen du, hainbat auzi kontuan hartuko dituena: bidezkotasuna mugikortasunean, irisgarritasun-berdintasuna, mekanismo intermodalak eta transmodalak, joan-etorri ugari egiten dituen bidaiarian ardaztutako diseinua, itxaronaldiak, etorkizuneko joerak, hasierako eta amaierako kilometroko zerbitzuak, garraio publikoaren moldagarritasuna, orografia ezberdinak eta, oraintsuago, postpandemia garaiko pragmatika eta kezkak. Batuketa dinamikoaren bitartez U+ (“zu+”) sail bat flota bilakatzen da —US+ (“gu+”)—, zeinak, modu kolektiboz, mugikortasun publikoaren premia gero eta handiagoari erantzuten baitio eta, era horretara, malgutasun multimodala sustatzen baitu eskala desberdinduen bitartez.

africancentreforcities.net

apg.uct.ac.za

Mentoreak
Prof. Edgar Pieterse, Dr. Philippa Tumubweinee

Taldekideak
Heeten Bhagat, Emma Bracher, Brendon Clack, Tankiso Hantsi, Divine Masako, Dineo Mogotsi, Paul Richardson, Martin Wilson, Daniel Xu