Politecnico di Milano
Autofficina Futuro
Proiektu honek karrozeria-tailerren ideiatik edaten du, “made in Italy” eskulangintzaren ikur diren carrozzeria direlakoetatik, hain zuzen; xx. mendearen hasieran, autoak konpontzen, hobetzen eta eraldatzen zituzten tailer haietan bezeroarekin hartu-emanean.
Leonardo Da Vincik erakutsi zigun “bizitza ororen kausa mugimendua [dela]”; Autofficina Futuro honek, aldiz, aurrera egin ahala instalazioa aldatzera bultzatzen ditu bisitariak, bertara gerturatzen eta zer den antzematen duten neurrian. Bost monitoreek irudizko paisaia bat erakusten dute: haietariko baten aurrean jartzerakoan, Politecnico di Milanoko Diseinu Eskolako ikasleek imajinatu dituzten 12 istorioetako bat hasiko da.
Proiektu bakoitzak erronka zehatz bati erantzuten dio, eta ingurumenaren, hiriaren, gizartearen, komunitatearen eta gizabanakoaren alderdi desberdinak ikertzen ditu. Proposamenak banan-banan aztertu ahal izateko, eduki osagarriak bistaratzen dituzten eta Instagrameko erakusketa digital batera bideratzen duten QR kodeak daude albo batean jarrita.
Mentoreak
Luisa Collina, Roberto Boni, Fausto Brevi, Giulio Ceppi, Nicola Crea, Francesco Zurlo
Taldekideak
Ilaria Bollati, Gabriele Carbone, Flora Gaetani, Umberto Tolino, Daniela Maurer con | with CamerAnebbia, Atelier Fyumi, Niccolò Biddau
Kidea
Italiako Kultura Ministerioaren Sorkuntza Garaikiderako Zuzendaritza Nagusiak 2021eko Italian Council programaren baitan emandako laguntzarekin egina